UEUren udaberriko eskaintzaren barruan “TELP (taller d´espai lingüístic personal) tailerra” izeneko ikastaroa izango da. Euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murriztu, hizkuntza jokabide asertiboari esker gusturago egon eta horretarako baliabide gehiago sortzea du helburu. Euskaraz egiteko gogoa duten hiztunei (hizkuntza kontzientziadunei) dago zuzenduta.
Ikastaroaren datak: martxoaren 22a, 29a eta apirilaren 5a (asteazkenak).
Zenbat aldiz gertatu ote zaigu elkarrizketa bat euskaraz hasi eta gaztelaniaz hitz eginez amaitzea, mintzakideak hartara eraman gaituelako, edo besterik gabe geu ohartu gabe eta pisuzko arrazoirik gabe gaztelaniara pasatu garelako Zergatik egiten dugun ulertzeko, deserosotasunik ez sentitzeko, aldatu nahi duguna aldatzeko gakoak ezagutzeko lagungarria da tailerra.
Irakaslea Ainhoa Lasa Agirre izango da. Ikastaroa Eibarko UEUren Ikastetxe Nagusian izango da eta martxoaren 22an hasiko da. INFORMAZIO gehiago eta MATRIKULA egiteko: TELP tailerra.
Erantzun
Sartu