Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Irailean dator Black is Beltza II: Ainhoa

Sustatu
2022-08-16 : 09:31

Black is Beltza II: Ainhoa, abiatuta Fermin Muguruzak zuzendutako animazio film berria, Anoetako Belodromoan estreinatuko da, irailaren 23an, Donostiako Zinemaldian.

Dokumentala: "Zure platerean hasten da mundua"

Sustatu
2022-08-15 : 10:12

"Zure platerean hasten da mundua" elikadura osasuntsu eta ekologikoaren inguruko euskarazko dokumental bat da. Bere hurrengo emanaldia tokatuko da datorren astean, Iruñeko NIFF zine jaialdian, abuztuaren 18an 20.00etan. Dokumentala landu du Landarlan Ingurumen Elkarteak, EHKOlektiboaren laguntzarekin (agroekologia lantzen duen baserritar eta herritarren takdea). 

Euskara ala ezkara kirolean?

Sustatu
2022-08-14 : 10:04

Euskararen normalizazioa ardatz duten 'Euskara ala Ezkara' hitzaldi zikloak urtero egiten dituzte Elgoibarren, Elgoibarko Izarra euskara elkarteak eta Topaguneak antolatuta. Aurtengoan kirolarekin lotuko dute kezka soziolunguistikoa: Elgoibar, kirola eta euskara. Hiru elementu horiek izango dira aurtengo jardunaldiko elementu edo osagaiak.

Europako funts berezien gaineko Next Gen webgunea

Sustatu
2022-08-13 : 08:52

Pandemiaren bi urteko krisiak ekonomian eragindako kalteak zuzentzeko edo, Europako Batasunak “Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak" (SEM) deituriko funts publiko batzuk askatu eta banatu zituen. EAEko esparruan, Next Generation Euskadi izeneko plangintza batera bideratu dira funtsak. Joan den astean, Eusko Jaurlaritzak Next EB Gen webgunea aurkeztu zuen, Europako SEM funtsen deialdietara, lizitazioetara eta laguntzetara sartzeko.

DAZN kirol streaming-eko zerbitzuan, euskarazko lokuzioa futbolean

Sustatu
2022-08-11 : 13:12

Espainiako gizonezkoen futbol liga nagusiko partidak euskarazko lokuzioarekin jarraitu ahal izango dira Athletic, Erreala eta Osasunaren kasuan, ordainpeko DAZN streaming zerbitzua kontratatuz gero.

Durangoko Azokaren sormen beka, arte eszenikoak lantzeko

Sustatu
2022-08-10 : 10:37

DA! sormen beka deitzen du azken urteotan Durangoko Azokak. Aurtengo deialdirako (5. edizioa da) gaia arte eszenikoak dira: antzerkia, dantza, zirkua, performacea... Proposamenak irailaren 21era arte aurkez daitezke, da eta behin aurkezturiko pieza guztiak aztertuta, Durangoko Azokaren aurtengo edizioan ezagutzera emango dute irabazlearen izena.

Ibai ia lehor batean artelana, ea euriak eta urak behingoz suntsitzen duten

Sustatu
2022-08-09 : 11:16

Albiste izaten ari da aurtengo udan eguraldia Europan zehar. Beroaldi itzelak, eta lehorte jarraitu eta kezkagarri bat. Suitzan, artista batek, ura galdu duen ibai batean instalazio edo eskultura artistikoa egiten ari da lokatzaz eta buztinez: uraren maila itzultzen denean, suntsituko da, eta hori da koxka, arte iragankorra izan dadila, eta lehenbailehen iragankorra, sikutea nolabait igaro delako seinale izan baitaiteke artelana urak eramatea.

Martin Ugalde beka, Amdoaingo euskaltzalea ikertzeko helburuarekin aurten

Sustatu
2022-08-08 : 10:02

Irailaren 2a arte dago zabalik Martin Ugalde beka deialdia, Martin Ugalde Kultur Parkeak antolatua. Hauxe izango da aurkezteko proiektuentzako gaia: “Martin Ugalde Orradreren ekarpena Euskal Herriari eta euskal kulturari, berak landutako eremuetako edozein kontuan hartuta”. 

Hamaika kutixi filosofiko

Sustatu
2022-08-07 : 09:22

Kutixi filosofikoen bilduma argitaratu du Oiartzungo "Oi(h)artzun filosofikoa" taldeak. Hamaika kontakizun eta hamaika ilustrazio, hamaika galderaz lagundurik, gaztetxoentzat pentsatuta. Euskal Herrian eta euskaraz sortutako materiala.

Ezagutzen ditugun (ia) proteina guztien 3D egitura zehaztu ahal izan dute Adimen Artifiziala erabiliz

Sustatu
2022-08-05 : 09:55

Googleren jabetzako DeepMind konpainiaren AlphaFold adimen artifizialaren programak, Europako Bioinformatikako Institutuarekin lankidetzan 200 milioi proteina baino gehiagoren 3D egitura iragartzea lortu du. Emaitzak modu irekian zabaldu dira komunitate zientifikoak erabili ditzan.

EITBren ekoizpen batzuk, euskarazkoak zein gaztelaniazkoak, Amazon Prime plataforman ikusi ahalko dira

Sustatu
2022-08-04 : 16:30

EITBek eta Amazon Prime Videok hitzarmena izenpetu dute aste honetan, telebista publikoaren ekoizpen batzuk streaming zerbitzua eskaintzen duen Prime plataforman ere zabaltzeko. ETBko euskarazko eta gaztelaniazko edukia izango da Amazon Prime plataforman ikusi ahalko dena. Ez dute zehaztu ea Iparraldean ere ikusi ahalko den, Amazon Primeren Frantziako plataforman.

Zuhaitzak, parkeak eta hiri berdeagoak beroketa globalari aurre egiteko

Sustatu
2022-08-03 : 09:49

Hiriak zenbat eta berdeagoak izan, orduan eta hobeto eusten diote tenperaturaren igoerari. Bizi dugun larrialdi klimatiko honetan gero eta nabarmenagoa da gure hirien eredua aldatu egin behar dugula, bizileku berde eta naturalagoak sortuz.

Aurtengo Overshoot day uztailaren 28an izan da. Gizakiak dagoeneko xahutu ditu gure planetak aurten sortuko dituen baliabide guztiak

Sustatu
2022-08-02 : 09:07

Global Footprint Network Fundazioak urtero kalkulatzen du Overshoot Day delakoa (gainditze-eguna edo mukurutze-eguna euskarara itzuliz gero). Hau da, gizateriak urteko zein egunetan ahitu duen gure planetak urtero sortzen duen baliabide kopuru guztia (ura, elikagaiak, erregaiak...). Aurten errekorra berdindu da: uztailaren 28rako dagoeneko erabili eta kontsumitu ditugu gure planetak aurten sortuko dituen baliabide biologiko guztiak. Hemendik eta Gabonetara bitartean kontsumituko dugun guztia gure planetari eta etorkizunari lapurtzen ari gara eta ez da birsortuko.

Nichelle Nichols aktorea hil da, Star Trek-eko Uhura tenientea eta eskubide afroamerikarren ikurra

Sustatu
2022-08-01 : 11:45

Asteburuan hil da Nichelle Nichols aktorea, 89 urte zituela, Silver Cityko (Mexiko Berria) bere etxean. Bere aktore lana, batez ere, Star Trek telesailarekin lotuta egon zen, Nyota Uhura teniente ezaguna izan baitzen 1966-1991 bitartean. Emakumezko beltz batek horrelako paper bat antzezten zuen lehenengo aldia izan zen eta emakume afroamerikarren eskubideen aldeko ikur bilakatu zen Nichols. Uhura tenienteak erakutsi zien afroamerikar gazteenei zurien eskubide berdinak zituztela eta agintera iristeko aukera eta eskubidea zutela.

Munduan barrena online bidaiatzeko zuzeneko 100 webcam

Sustatu
2022-07-31 : 09:57

Oporretan oso urruti joateko aukerarik ez baduzu edo, besterik gabe, Egunean Behineko zale amorratua bazara eta "Zer herri da?" estiloko galderek amorratzen bazaituzte, hementxe duzu denbora-pasarako kanal bat, Youtubeko Magic Live.

Tenperatura-igoera 4 aldiz handiagoa da Artikoan gure planetako beste toki batzuetan baino

Sustatu
2022-07-30 : 13:17

Halaxe ondorioztatu du ekainean argitaratu berri den ikerketa batek: azken hamarkadetan gure planetan izan dugun tenperatura-igoera globala ez dela neurri berekoa planetan osoan eta Artikoan beste latitude batzuetan baino 4 aldiz handiagoa dela. Aspaldi ezagutzen den anplifikazio polarraren fenomenoa dago Artikoko igoera bizkorrago horren oinarrian, zeinek erretroalimentazio mekanismo moduan funtzionatzen duen: tenperatura gehitu ahala, tenperatura igoera horren abiadura handitu egiten da.

Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioak 10 ikerlari-lanpostu betetzeko deialdia egin du

Sustatu
2022-07-29 : 09:54

Ikerbasque Fundazioak nazioarteko deialdia egin du behin-betiko 10 ikertzaile-lanpostu eskainiz. Deialdia datorren irailaren 8an itxiko da.

James Lovelock zientzilaria hil da, 103 urterekin. Ekologismoaren aitzindarietako bat eta Gaia teoriaren sortzailea izan zen

Sustatu
2022-07-28 : 11:00

Atzo hil zen James Lovelock zientzilaria, 103 urte betetzen zituen egunean bertan. Ekologismoaren aitzindarietako bat, Gaia hipotesiaren sortzailea eta aldaketa-klimatikoaren inguruan hitz egin zuen lehenengo ikerlarietako bat izan zen. Bere urtebetetzea ospatzen ari zela hil zen, senidez inguratuta.

Euskarazko bideojoko berriak Game Erauntsiaren katalogoan: Arclight Beat, Kogarashi eta GrinGoRun

Sustatu
2022-07-27 : 18:10

Bideojoko berriak gehitu dira gero eta zabalagoa den euskarazko bideojokoen katalogora. Game Erauntsiak jasotzen duen katalogo horretan 3 izen berri gehitu dira azken asteotan eta hona dakarzkizuegu hirurak: GrinGoRun, Arclight Beat eta Kogarashi.

EAEko I+G eta berrikuntzako datuen web interaktiboa argitaratu du Innobasquek

Sustatu
2022-07-26 : 13:47

Innobasquek tresna berria argitaratu du bere webgunean: Euskal Autonomia Erkidegoko I+G eta berrikuntza alorreko datuak kontsultatzeko aukera ematen du aurkeztu berri duen baliabide berriari esker.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››