Teknologia albisteak

Hamaika kutixi filosofiko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-08-07 : 09:22

Kutixi filosofikoen bilduma argitaratu du Oiartzungo "Oi(h)artzun filosofikoa" taldeak. Hamaika kontakizun eta hamaika ilustrazio, hamaika galderaz lagundurik, gaztetxoentzat pentsatuta. Euskal Herrian eta euskaraz sortutako materiala.

Kontakizun bilduma eder eta berezi baten aurrean zaude; euskaraz egindako lehen haur filosofia bilduma baita honakoa. Bai, filosofia, filosofikoa. Izan ere, "hizki larriz aldarrikatu nahi dugu adin guztietako jarduera filosofikoaren aldeko apustua dela bilduma hau", azpimarratu dute egileek, Oiartzungo "Oi(h)artzun filosofikoa" hezkuntza-taldeak. 

Egilea: Oi(h)artzun Filosofikoa
Argitaratzailea: Oi(h)artzun Filosofikoa
Diseinua: Dixidu Diseinu Grafikoa
Inprimategia: Orvy Imprenta Gráfica
ISBN: 978-84-947895-2-6

Oi(h)artzun Filosofikoa taldeak bost urte daramatza herrian haur filosofiari buruzko saioak egiten. Maddi Nazabal, Izaro Toledo, June Retegi eta Xabier Salaberriak ordutik antolatu dituzte saioak, beste hainbaten prestutasunarekin.

Beren helburuetako bat, saioez gain, euskarazko materiala sortzea zen. Pandemiak horretarako atea ireki zien. "Konturatu gara erabiltzen dugun material gehiena —haur filosofian behintzat— erdaraz dagoela. Haur filosofiak baditu 40 bat urte, eta euskaraz ez dago ia ezer", azaldu du Xabier Salaberriak.

Salaberriaren ustez, kalitatezko produktua da, sona handiko sortzaileekin. Eta, garrantzitsuago dena: euskaraz. "Tristea da, baina hala da. Kontua ez da ingelesez zegoena itzultzea —gainera zaharkitua gera daiteke—, baizik eta euskaraz berria sortzea, hemengo eta gaur egungo begiradatik".

Hainbat lagunen arteko elkarlana

Hainbat egileren artean, idazle zein ilustratzaile, mimo izugarriz egindako hamaika lan aurkituko dituzu Hamaika kutixi filosofiko lan honetan. Hauek dira kutixien egileak:

1. Filosofia: Pello Añorga Lopez eta Idoia Beratarbide Arrieta

2. Egia eta pentsamendua: Ane Labaka Mayoz eta Mariñe Arbeo Astigarraga (Txakur Gorria Sormen Kolektiboa)

3. Errealitatea(k): Alaia Martin Etxebeste eta Onintza Etxebeste Liras

4. Gizakia: Oier Guillan Bermudez eta Iosu Mitxelena Unsain

5. Bizitza eta heriotza: Olatz Mitxelena Larreta eta Udane Ansa Iragorri

6. Kultura eta kulturak: Jon Martin Etxebeste eta Alaia Gaztelumendi Mendarte

7. Ongia eta gaizkia: Goiatz Labandibar Arbelaitz eta Ane Narbarte Lasa

8. Elkarbizitza: Karmele Mitxelena Etxebeste eta June San Sebastian Sein

9. Gizakia eta natura: Antton Kazabon Amigorena eta Jokin Mitxelena Erize

10. Emozioak: Miren Agur Meabe Plaza eta Eider Eibar Zugazabeitia

11. Etika eta politika: Agustin Arrieta Urtizberea eta Ainara Lasa Perez

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago