Teknologia albisteak

Durangoko Azokaren sormen beka, arte eszenikoak lantzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-08-10 : 10:37

DA! sormen beka deitzen du azken urteotan Durangoko Azokak. Aurtengo deialdirako (5. edizioa da) gaia arte eszenikoak dira: antzerkia, dantza, zirkua, performacea... Proposamenak irailaren 21era arte aurkez daitezke, da eta behin aurkezturiko pieza guztiak aztertuta, Durangoko Azokaren aurtengo edizioan ezagutzera emango dute irabazlearen izena.

Hona baldintza orokorra:

  • Jatorrizko sormen lana izan behar da.
  • Pieza laburreko sormen lana izango da.
  • Edozein aldaera eszeniko izan daiteke: antzerkia, dantza, zirkua, performace-a,… Hitzak barne dituen sormen lana bada, euskara hutsezkoa izan behar da.
  • Sorkuntza lana bera eta emaitza nola plazaratuko den jaso beharko dira proposamenean.

Bekaren zenbatekoa 15.000€ izango da, eta sorkuntza sortzeko eta plazaratzeko laguntza gisa erabiliko dira. Proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da.

Lan guztiak modu honetan baloratuko dira: proiektuaren kalitatea, gaitasun berritzailea eta originaltasuna, proiektuaren hedatze ahalmena, eta aurrez aurreko proiektuaren defentsa.

Ikus informazioa hemen, eta bertan dituzu halaber eskaera formularioa eta aurkeztu beharreko dokumentuen ereduak.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: