Teknologia albisteak

Irailean dator Black is Beltza II: Ainhoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-08-16 : 09:31

Black is Beltza II: Ainhoa, abiatuta Fermin Muguruzak zuzendutako animazio film berria, Anoetako Belodromoan estreinatuko da, irailaren 23an, Donostiako Zinemaldian.

Black is Beltza (2018) filmaren bigarren zatia da, eta Isa Cam-en gidoi batetik abiatuta, Fermin Muguruzak zuzendu du. Animazioan Lotura Filmsek (Donostia) eta Draftoonek (Rosario, Argentina) parte hartu dute. Imanol Zinkunegi da animazioko zuzendaria da eta Beñat Beitiak (Bartzelona Nueveojos estudiokoa) Marina Omedes eta Karin de Kroo dira arte zuzendariak.

Zinemaldiaren ondoren, irailaren 30ean agertuko da areto komertzialetan. Transmedia proiektua denez, estreinaldiarekin batera Mursegok osatutako BSOren edizioa eta Susanna Martín ilustratzaile eta diseinatzaile grafikoak sortutako komikia banatuko dira irailean.

Hona trailerra.

Filmari buruzko info gehiago hemen: BlackisBeltza.eus

Erantzun

Sartu