Teknologia albisteak

Martin Ugalde beka, Amdoaingo euskaltzalea ikertzeko helburuarekin aurten

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-08-08 : 10:02

Irailaren 2a arte dago zabalik Martin Ugalde beka deialdia, Martin Ugalde Kultur Parkeak antolatua. Hauxe izango da aurkezteko proiektuentzako gaia: “Martin Ugalde Orradreren ekarpena Euskal Herriari eta euskal kulturari, berak landutako eremuetako edozein kontuan hartuta”. 

Bekaren emaitza idatzizko edo ikus-entzunezko euskarrian aurkezteko aukera izango da. Idatzizko euskarrian izango bada, lanak gutxienez 150 orrialde izan beharko ditu; eta, ikus-entzunezkoa bada, gutxienez 30 minutuko iraupena.

Deialdira aurkezten denak argi adierazi beharko du zein euskarritan landuko duen emaitza, eta dokumentazioa horren arabera aurkeztu beharko du, egin nahi den lanaren azalpenarekin (4-6 orri bitartekoa), eta idazlanaren edo ikus-entzunezkoaren gidoiaren lagina, 15-20 orrialde bitartekoa.

Bekaren irabazleak 8.000 euro jasoko ditu lana egiteko, eta azaroaren 11n jakinaraziko da nori egokitzen zaion.

Informazio xehetua, hemen.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu