Teknologia albisteak

Ibai ia lehor batean artelana, ea euriak eta urak behingoz suntsitzen duten

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-08-09 : 11:16

Albiste izaten ari da aurtengo udan eguraldia Europan zehar. Beroaldi itzelak, eta lehorte jarraitu eta kezkagarri bat. Suitzan, artista batek, ura galdu duen ibai batean instalazio edo eskultura artistikoa egiten ari da lokatzaz eta buztinez: uraren maila itzultzen denean, suntsituko da, eta hori da koxka, arte iragankorra izan dadila, eta lehenbailehen iragankorra, sikutea nolabait igaro delako seinale izan baitaiteke artelana urak eramatea.

Suitzako Vaud kantoi frankofonoan, Toleure ibaian, egiten ari da bere lana Francois Monthoux. Duela aste parea hasi zen, ibaiaren ertzetan buztinezko eskulturak eraikitzeko proiektuan. Hiri bat, itxura gotikoko dorreekin, eta baita pertsonaiak hura populatzen. Forma apal batzuekin hasi zen, baina lehorteak aukera eman zion hiri oso bat eraikitzeko.

Esan duenez, sentimendu nahasiak ditu: euria egitea nahi du, baina triste dago bere ametsetako mundua desagertzen denean. Izan ere, ura handitzeak lanaren suntsitzea ekarriko du, baina azken batean, horixe da helburua.

Monthoux-en lana jarraitzeko,

Erantzun

Sartu