Atxagaren aztarna
Ederra izan zen Bernardo Atxagak irailak 18ko gau hartan utzi zigun marka ere.
Gizakiak bizi den bitartean aztarnak uzteko joera duela esan zigun Atxagak Oñatiko pilotalekuan bildutakoei. Noizbait norbait bizi izan zela, bazirela sentimendu batzuk eta azkenik heriotzaren sega astuna igaro zela esaten dutela. Bizitza-heriotza lotzen ditu marka batek.
Ume baten begietatik kontaturiko Gernikako bonbardaketaren bertsioa edo belar-metak lurrazpian egon omen zitekeen gorpu baten alboan egiteak denboran nola marka gozo bihurtzen diren azaldu zigun. Ezin aipatu gabe utzi Ruper Ordorikaren, Juan Carlos Perezen eta Joan Pirisen lanak. Kantu zaharrek gure bihotzetan aztarna handia utzi dutela erakutsi ziguten. Eta Joxe Miel Barandiaranen ustezko ibai zuriek ireki dizkion itxaropen leihoak, herdoiltzeko bidean den Euskal Herriari.
Denborak ez du barkamenik ematen, eta hamabiak jo zutenerako Maria Errauzkinen antzera ezkutatu ziren, han izan ginenoi literatura aztarnak utzi ondoren.
Erantzunak kargatzen...