Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hator, Vocento taldearen Interneteko kanal euskalduna

Sustatu
2004-09-23 15:09

Hator.com ataria zena berregin egin da, Vocento taldearen Bizkai-Gipuzkoako egunkarien edizio digitalen kanal gisa.

Aurten Bai fundazioak bultzatutako webgune hau Flash hutsean diseinaturiko atari gisa aurkeztu zen bere garaian. Baina orain berregin egin da, eta domeinuak desbideraketarako balio du: Hatorrek bi ispilu ditu orain:

Albisteak (bereziki euskararekin eta aisiarekin zerikusia dutenak), harremanetarako atalak (kupidoren txokoa, foroak, apunteen trukea...), eta euskaraz ikasteko Boga metodoa dira, lehen begiratuan, kanalaren eduki nagusiak.

Proiektu berriaren aurkezpena hilaren 27an egingo da Bilboko Sheraton hotelean. Euskarazko gonbidapenak dio Hator webguneak euskarazko atari berria aurkeztuko duela. Baina gaztelaniazko bertsioak dio, itzulita, Hator atariak euskarazko kanal berria aurkeztuko duela.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu