Autorik gabeko egunean, denok autoan
2004-09-22 12:09
Javier Ortiz-en blogean irakurri dut proposamen hori. Atzo irratiz entzun omen zuen berak, ekologista arabar baten ahotan (gutxi gora behera transkribaturik):
"Gasteizko autozale guztiak denak batera autoa martxan jarriko balute, orduerdi bakarrik beharko genuke sistema honen jasangarritasunaz (edo ez jasangarritasunaz) jabetzeko"
Nire kasuan, atzo txokea izan eta autoa izorratu dudanez, ahal dudan guztia egin dut, eta azkenean lortu dut 12 urtetako furgoneta zahar bat lanera etortzeko.
Gora autorik gabeko eguna!
Erantzunak kargatzen...