International Basque Organization For Human Rights (IBO) talde euskal-amerikarrak Internet bidezko kanpaina bat hasi du, Georgetown unibertsitateko fitxaketa berriaren aurka; Aznarren aurka. Kanpainarako mezu bat prestatu dute Georgetown unibertsitateko presidenteari bidaltzeko. Atzo ABC egunkarian kaleratu zuten albistea.
DeGioia jaun agurgarria:
Zure unibertsitateak Espainiako lehen ministro ohia hartu du gizon jakintsu eta agurgarri moduan. Aznar jaunak eta bere partiduak, Partidu popularrak, giza eskubide eta eskubide zibil asko urratu dituzte Euskal Herrian. Prentsaren manipulazioa eta zentsura erabili dute. Mezu honekin Aznar jaunak erabili duen politikaz jabetu nahi zaitugu eta hori izango da ikasleei erakutsiko diena.
Adeitasunez,
Kanpainarako horrelako mezu bat prestatu dute IBOkoek, bakoitzak sinatu eta DeGioia Georgetown unibertsitateko presidenteari bidaltzeko.
ABCn izan dute kanpainaren berri eta atzo kaleratu zuten albistea: Activistas abertzales hacen lobby contra el fichaje de Aznar en Georgetown
Erantzun
Sartu