Teknologia albisteak
1

Euskaraz nabigatzen dutenen kopuruak gora egin du

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2004-09-22 : 11:09

Eustatek atera berri dituen datuen arabera, ia 100.000 lagunek euskara erabiltzen dute Interneten nabigatzeko. Bestalde, Interneten erabiltzaile-kopuruak ere gorakada izan du Euskal Autonomi Erkidegoan.

Nabigazioa euskaraz

Euskarazko webguneetan nabigatzen dutenen kopurua % 34,4 hazi 2004ko lehen seihilekoan, eta 98.000 dira guztira. Hona talde horren ezaugarri batzuk:

  • % 71,1ek 35 urte baino gutxiago dituzte.
  • % 50,8k lan egiten dute, eta % 41,4k ikasten dute.
  • % 51,4k goi-mailako ikasketak dituzte, eta % 46,9k, bigarren mailakoak.
  • % 44,1a Bizkaian bizi da. Ehuneko hori lurralde horretan diren euskaldunen proportzioa (autonomia-erkidego osoaren aldean) baino apur bat handiagoa da, 2001eko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuan % 41,7 baitziren euskaldunak, 2 urte eta gehiagokoen artean. % 43 Gipuzkoan bizi da. Lurralde horrek Euskal Autonomi Erkidegoko euskaldunen % 51,4 ditu zentsatuta.

Erabiltzaile kopurua ere gora

Interneten erabiltzaile-kopurua % 6,2 gehitu zen Euskal Autonomi Erkidegoan, 2003ko 4. hiruhilekoaren aldean. 2004ko 2. hiruhilekoan, Interneten sartu diren erabiltzaileak (15 urte edo gehiagokoak) 618.400 izan dira guztira.

2004ko lehen seihilekoan, Interneten erabiltzaileak 36.300 gehitu dira, eta, beraz, hazkundearen ehunekoa 2003ko azken seihilekoan izan zena (% 2) baino hiru aldiz handiagoa izan da.

Interneten hamar erabiltzaile berritik, bederatzik unibertsitate-mailako ikasketak dituzte, eta ia hirutik bi (% 63,1) emakumezkoak dira. Generoen arteko aldea 7,5 ehuneko-puntutik 6,8ra murriztu da.

Bilakaerari lurraldeka begiraturik, Araban eta Bizkaian nabarmen gehiago gehitu dira erabiltzaileak.

  • Araban, 3,5 ehuneko-puntukoa izan da hazkundea, eta erabiltzaileen tasa % 35,9ra iritsi da.
  • Bizkaian, 2,3 hazi da, eta tasa % 33,2koa izan da.
  • Gipuzkoan, 1,2 ehuneko-puntu baino ez da gehitu, eta tasa % 35,5ekoa da.

Interneteko sarbideak

Etxeguneetan hazi dira gehien sarbideak (% 15,4), atzetik datoz ikastetxeak (% 8,6), lantokiak (% 8,5), eta beste batzuk, hala nola liburutegiak, ziberkafetegiak, KZ-GUNEAk..., (% 7,7) sarean sartzeko tokitzat. Hiru erabiltzailetik, bi baino gehiago (% 73,3) etxetik sartzen dira Interneten, % 44 lantokitik, % 19,2 ikastetxetik, eta % 12,5, beste batzuetatik.

Datu gehiago Eustat-en webgunean eskuratu daitezke.

Erantzunak

Gari Araolaza
2004-09-22 : 11:46

Zure nabigatzaileak lehenengo hitza euskaraz egiten du?


Ba al dakizu webgune bat bisitatzean zure hizkuntza gustoei inguruko informazioa ematen duzula beti? Ba al dakizu normalean gaztelania edo frantsesa dela zure hizkuntza lehenetsia?


Ez dakizu zertaz ari garen?


Euskaratu zure nabigatzailea


Erantzun

Sartu