Teknologia albisteak
1

Paul Bilbao izango da hemendik aurrera Behatokiko zuzendaria

Erabiltzailearen aurpegia
Nerea Pikabea - Behatokia
2004-09-23 : 10:09

Paul Bilbao Sarriak Behatokiaren hasieratik dihardu lanean. Orain arteko bi zuzendarien alboan aritu da kudeatzaile postuan. Azaroaren 3an eta 4an Behatokiak Donostian egingo duen I. Sinposioa aurkeztu du. Nazioarteko izaera izango duen sinposio horretan hizkuntz eskubideek hezkuntzan duten papera aztertuko da.

Xabier Mendiguren Kontseiluko Idazkari Nagusiak adierazi duenez, "Juan Inazio Hartsuaga aritu da azken hilabeteetan Behatokiko zuzendari lanetan. Zuzendariz aldatzeko erabakia kudeaketari buruzko iriz-pide desadostasunengatik hartu da". Paul Bilbao Sarria jabetu da zuzendari karguaz.

Mendigurenek Bilbaoren esperientzia azpimarratu du, "Behatokiaren hasieratik di-hardu bertan lanean. Orain arteko bi zuzenda-rien ondoan aritu da Kudeatzaile postuan". Bilbaok 33 urte ditu eta Algortakoa da, baina Iruñean bizi da azken urteotan. Euskal Filolo-gian lizentziatua da, Hizkuntza-Plangintzan graduondoko diplomatua eta hirugarren zi-kloko ikasketak amaituta ditu Soziologian. Deustuko Unibertsitatean irakasle izana eta argitaletxeen munduan lanean aritua da.

Hizkuntz Eskubideen Behatokia abian jarri zenetik pauso ugari eman ditu hizkuntz eskubideen alorrean. Euskal He-rrian arlo pribatuan zein publikoan hizkuntz eskubideei ze trataera ematen zaien aztertu, neurtu eta horiek bermatzeaz arduratzen da Behatokia orain dela hiru sortu zenetik.

I. Sinposioa

Paul Bilbao Behatokiko zuzendariak azaldu duenez, "azaroaren 3an eta 4an I. Sinposioa egingo du Behatokiak Donostian. Nazioarteko izaera izango duen sinposio horretan hizkuntz eskubideen eta hezkuntza-ren arteko lotura aztertuko dute nazioarteko zein bertako hainbat adituk". "Behatokiaren helburuetako bat hizkuntz eskubideen ingu-ruko hausnarketa sustatzea da. Lehenengo sinposio honetan, ordea, gai zehatz bati hel-duko zaio, eta hizkuntz eskubideek hezkun-tzan duten zereginean zentratuko dira". Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekiko lankidetzan egingo da sinposioa.

Erantzunak

Joxe
2004-09-23 : 20:42

Ez zait batere argi geratu Hartsuaga jauna zergaitik kendu duten kargutik: Mendigurenen "azalpenek" gehiago dirudite zerbait estaltzeko, beste ezertarako baino. Inork ba al daki zerbait?



Erantzun

Sartu