Sustatu logoa Teknologia albisteak

Lekukoa eta liburua Andolin Eguzkitza omentzeko

korrika - korrika 14
2005-01-19 11:01

Mila urtea igaro eta… ikusizuna Andolin Eguzkitzaren bizitzan eta obran bidaia da. Horrela ulertu zuen Edorta Jimenez idazleak eta horrela gauzatu du Carlos Panera antzerki zuzendariak. Andolin Eguzkitza omentzea erabaki zuen korrika 14k euskara ikasteko egin zuen ahaleginagatik, eta aldi berean, euskara ikasten ari diren guztiak omentzeko asmoz.

Andolin Eguzkitzaren poemak batetik eta bere zaletasunak bestetik osatzen dute *Mila urte igaro eta…*

Ikuskizuna , zapatuan izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian, 19:30ean. Sarrerak salgai daude, 10 euroan.

  • Ekoizpena: korrika 14-AEK
  • Zuzendaria: Carlos Panera
  • Gidoigile eta aurkezlea: Edorta Jimenez
  • Musika: Four Frinds jazz banda
  • Abeslariak: Niko Etxart, Dominika Etxart eta Robert Larrandabururekin
  • Rapsodak: Juanrra Madariaga, Aurelia Arkotxa, Ramón Castro
  • Argiak: Tarima
  • Bideoa: Ikusmedia eta Eneko Lorente

Liburua testigu

Edorta Jimenez idazleak, Andolin zenari beste omenalditxo bat egin gura izan dio. Mila urte igaro eta… ikuskizunaren aurkezpenean adierazi zuenez, "korrika 14ren lehenengo egunean, Orreagan, martxoaren 10ean, lekukoa hartzen duen lehenengoak, lekukoarekin batera liburu bat eraman dezala eta hurrengo korrikalariari lekukoa eta liburua eman diezaiola; eta hurrengoak hurrengoari eta horrela Andolin gogoan izango dugu eta liburuen irakurzaletasuna bultzatuko dugu. Campionen Orreaga izan daiteke edo Andolinen Helioaren itzalpetan edo beste euskarazko edozein liburu; baina eramango dezagun liburu bat korrika".

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu