Euskaldun baten alaba da Latinoamerikako emakume aberatsena
Dirutza aitari zor dio hein handi batean Arantzak. Felix Aranburuzabala Lazkano-Iturburuk (Eskoriatza, 1866-Mexiko 1972) egin zuen dirutza. Braulio Iriarte nafarrak sortutako Modelo garagardo enpresako akzioduna zen Aranburuzabala. Enpresa horrek Corona garagardo ezagunak egiten ditu, besteak beste. Gaur egun, alabak Modelo enpresaren administrazio kontseiluan parte hartzen du, baina Televisa, gaztelaniazko komunikazio talde garrantzitsuan akzioak ditu eta baita Tresalia enpresan ere.
Munduko dirudunenen rankinean 377. postuan dago Arantza Aranburuzabala, 40 urteko emakumea.
Goiena.net-en izan dugu albistearen berri.
William Gates III zerrenda-buru
Emana genuen 2002an ere berri hau Sustatun Forbesen zerrenda honen berri. Ordutik hona ez dira gauzak asko aldatu, munduko dirudunenei dagokienean, behintzat: Bill Gates da zerrendako buru; 46,6 bilioi dolarreko kapitala du Microsoften sortzaileak. Hori bai, 2002an baino sei bat bilioi dolar gutxiago ditu orain Gatesek.
Espainia eta Frantziako aberatsenen zerrendetan ere ez dago aldaketa handirik; Amancio Ortega galiziarra (Inditex, Zara dendak) eta Liliane Bettencourt (L'Oreal etxearen jabea) dira zerrendotako buru.
Erantzunak kargatzen...