Nabarraldekoen webgune berritua
Iruñean aurkeztu zuen webgunea Angel Rekaldek Gara.net-en irakurri dugunez. Gu ere notizia honen atzetik ibili gara eta telefonoz ere egin genuen berba Nabarraldekoekin. Aurkezpenera joan ezin eta beraiek zerbait bidaliko zutela esan ziguten. Ez dute bidali ezer eta ez dute ezer sartu Sustatun Eta aurkezpena egina dago
Ba Nabarralde.com-en agertzen da Nafarroarekin zerikusirik ez duen webgune bat eta irakur daiteke DUALhost hosting de 5 estrellas. Ez besterik.
Baina egia da Nabarraldek egin duela aurkezpena eta webgunea ere baduela. Navarra idatzi behar da horretarako, "V"-rekin. Momentuz, www.navarra.cn: da helbidea.
Bertan agertzen dira berrikuntzak. Webgunea itxura onarekin.
- Agenda - Gaiak - Hainbat agiri - Ekoizpenak Liburuak, haria, Nafarroako bandera, kikarak, kamisetak, katiluak
Aurkezpenean esandakoak ekarri gura genituen sustatuzaleek irakurtzeko, baina ez ditugu lortu Nabarralderen webgunean.
Erantzunak kargatzen...