Sustatu logoa Teknologia albisteak

Maitasunezko e-posta mezuen lehiaketa

Sustatu
2005-01-24 09:01

San Valentin eguna gertu dagoela eta, Muskizko Ostabe elkartekoek e-posta mezuen lehiaketa antolatu dute. Otsailaren 10a da mezuak bidaltzeko azkeneko eguna.

Maitasunezko mezuak info@ostabe.net helbidera bidali behar dira, euskara hutsean, otsailaren 10a baino lehenago. Bertan, maitasunezko mezuaz gain, zure izena edo ezizena eta kontakturako telefonoa jarri behar dira. San Valentin egunean, otsailaren 14an, banatuko dira sariak.

Ostabe elkarte edo egitasmoak antolatu du lehiaketa.

Maitasunezko mezuren bat etortzen bazaizue burura, bidali ezazue hor goiko helbidera. Baina, mesedez, ez bidali horrelakorik:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu