Sustatu logoa Teknologia albisteak

U2 Donostian ikusi ahal izango dugu

Sustatu
2005-01-20 09:01

Disko berriarekin etorriko lirateke besapean. How to dismantle an atomic bomb aurkeztuko lukete Donostian eta Espainiar estatuan beste bi kontzertu egingo lituzkete: Bata, Bartzelonako Camp Noun (abuztuak 7); bestea, Madrilen, Vicente Calderonen (abuztuak 11).

Sareko hainbat webgunetan agertu dira aurtengo birako datak, Undercover-en adibidez. Oraindik konfirmatu gabe daude data gehienak.

U2ren webgunean ez dute konfirmatu

Lehen ere irakurri genuen zurrumurrua u2tours.com webgunean eta badirudi indarra hartzen ari dela. Hala ere, webgune honetan, konfirmatzeaz bat jartzen dute confirmed eta oraindik ez dugu irakurri. U2-ren webgune ofizialean, berriz, txintik ere ez.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu