Euskal Herriko bakarlari edo taldeen abestiak poltsikoko telefonoetan jartzeko aukera ematen duen proiektua da smsoinu. Baina abestiez gain, soinuak, irudiak eta jokoak ere eskuratu daitezke.
Goazen eta Goiena enpresek elkarlanean alternatiba bat sortu nahi izan dute, euskal irudi eta abestiendako toki bat zabalduz sarean. Sartu www.smsoinu.com webgunean eta aukera zabala izango duzu.
Webgune honen softwarea Eibarko CodeSyntax enpresak egin du.
Euskal Herriko kulturak eta hizkuntzak aurrera egin dezaten teknologia berrietan jartzea ezinbestekoa da. Izan ere, euskarri berrietan egotea merkatuan egotea da.
Poltsikoko telefonoen kasuan euskal kulturaren presentzia hutsaren hurrengoa da. Estatuko eta munduko eskaintzarekin nahastuta ageri da, eta horrek euskal erabilpena gutxitu egiten du. Esan genezake esparru honetan sortu eta kontsumitzen diren produktu gehienek erdal kutsua dutela. Horregatik, proiektu honek euskal kulturak poltsikozko telefonoetan duen hutsunea betetzea du helburu.
Abesti gehienak euskaldun talde eta bakarlarienak diren arren, beste hizkuntza batzuetan abesten duten Euskal Herriko talde/bakarlarien abestiak ere eskuratu daitezke (RIP,La Polla...). Baita soinu ezberdinak ere: txalaparta, irrintzia...
Gainera, aukera eman nahi da tokian tokiko elkarteei (kirol, gastronomi...), beraien abestiak, himnoak, logoak... pertsonalizatzeko. Horretarako eskari orri bat sortu da.
> Gazteek euskara erabiltzea nahi badugu, ikastolen aldeko jai gutxiago eta horrelako gauza gehiago behar ditugu.
Batak ez du bestea kentzen.Jai horiek ikastolen hainbat proiektu finantziatzeko dira, eta sakeleko telefonoetan "euskarazko" abestiak jartzea ondo dagoela esan nahi baduzu, bada, esan eta kitto. Jai horiek eta korrikak eta horrelakoek, desgraziz, beharrezkoak izaten jarraitzen dute gazteek euskara erabiltzeko helburua lortu ahal izateko. Galdeiozu, esate baterako, Nafarroa hegoaldean euskaraz ikasi nahi duen edonori ea zer iruditzen zaizkion festa horiek...
Beno, beste hainbat aldiz saiatu ostean, SOINUE.IRRINTZI jarrita, azkenean jaitsi dira nire sakelekora bo soinu erreal: batean anormal bi entzuten dira "te está sonando el telefono" espainiako loteria nazionalaren doinuaz kantatzen, gaztelera peto-petoan, eta bestean "Que pasa neng" omnipresentea. Irrintziaren arrastorik ez, noski. Primeran aizue!
Webgunearen softwarea da CodeSyntax-ena, eta hartan ere egongo dira akatsak (gaztelerazko interfazean batzuk azken unean aurkitu ditugu, adibidez); baina mezu telefonikoen kudeaketa ez dago CodeSyntaxen makinetan.
Horren arduradunak, nolanahi ere, jakitun utzi ditugu hemengo mezu hauen gainean, eta badakigu kontaktu-orri honen bidez
idazten badiezu, erreklamazioei erantzuteko prest daudela.
Eskerrik asko.
Kaixo Joxe.
Smsoinu-ko edukiak eskuratu ahal izateko teknologia hornitzaile batek ematen digu. Goazen eta Goienak proiektuaren ideia, webgunearen kudeaketa... eta noski bezeroen erreklamazioak daramatzagu. Ulertu dezazun, gure eduki guztiak datu base baten daude, baina bestelako eduki batzuk ere badude (smsoinurekin zerikusirik ez dutenak, noski). Ez dakigu zure kasuan zer gertatu den, baina konpontzen saiatuko gara. Mesedez, jarri zaitez gurekin harremanetan zure mezuena konpondu ahal izateko: smsoinu@smsoinu.com helbidean.
Eskerrik asko hobetzen laguntzeagatik.
Goiena eta Goazen
> Euskal Herriko bakarlari edo taldeen abestiak poltsikoko telefonoetan jartzeko aukera ematen duen proiektua da smsoinu. Baina abestiez gain, soinuak, irudiak eta jokoak ere eskuratu daitezke.
> Bai horixe! Hau da egin beharrekoa!
>
> Gazteek euskara erabiltzea nahi badugu, ikastolen aldeko jai gutxiago eta horrelako gauza gehiago behar ditugu.
Euskararen alde egiten diren ekimena guztiak ongi etorriak dira (ikastolen aldeko jaiak barne)eta denon laguntza behar dute.Euskarak denon laguntza behar du!!
Bai horixe! Hau da egin beharrekoa!
Gazteek euskara erabiltzea nahi badugu, ikastolen aldeko jai gutxiago eta horrelako gauza gehiago behar ditugu.