Iaz berreskuratuta, ikasturte honetan ere euskarazko literatur solasaldiak izango dira Donostiako Liburutegian, Harkaitz Canok gidatuta. Lehena datorren astelehenean, hilak 26.
Iaz berreskuratuta, ikasturte honetan ere euskarazko literatur solasaldiak izango dira Donostiako Liburutegian, Harkaitz Canok gidatuta.
Lehenengo solasaldia irailaren 26an izango da, astelehenez, eta lehen horretarako Harkaitzek bereizi duen liburua Sustatu honetan lehenago (gor)aipatutako liburu bat da:
Nire aitaren fusila, Hiner Saleem Irak eskualdeko zinemagile eta idazle kurduarena, nobela bezainbeste alde hartako herri kurduaren bizimoduaren (eutsimoduaren) kronika ere badena.
Euskaraz Alberdania argitaletxeak eman du, Juan Kruz Igerabideren eskutik; bai eta azkar eman ere; izan ere, Frantzian (frantsesez idatzita omen dago liburua) 2004ko otsailean argitaratu eta euskaraz 2004ko ekainean kaleratu omen zuten, gazteleraz baino lehenago behingoz, gurean "rara avis" gertatzen dena.
Solasaldiak 19:30ean hassiko dira, Udal Liburutegiaren Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalean).
Azarokoan, solasaldiaz gain, egileetakoren baten edo pare baten eskutiko poema-errezitaldia egiteko asmoa ere ba dago.
Hona abendu bitarteko programa osoa:
IRAILA, 26
Saleem, Hiner Nire aitaren fusila
URRIA, 24
Montoia, Xabier Blackout
AZAROA, 28
Poetikak & poemak (Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Miren Agur Meabe, Joseba
Sarrionandia, Castillo Suarez eta Kirmen Uribe; Iban Zaldua (arg.))
(Solasaldiaz gainera, errezitaldia ere izango da, liburuko poeta pare batekin).
ABENDUA 19,
Segurola, Iñali Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo
Joserra Beloki
Erantzun
Sartu