IV. Zernola Olinpiada jarri du martxan Elhuyar Fundazioak
2005-09-27 09:09
Euskal Herriko DBHko 1. eta 2. mailako zientzia eta teknologiaren inguruko olinpiada hau urritik ekainera bitartean egingo da, Internet bidez. Olinpiadan izena emateko epea jada irekita dago.
Olinpiadaren dinamika
Lehiaketan parte hartuko duten gelek www.zernola.net atarian argitaratuko den zientziaren inguruko proba bat gainditu beharko dute hilero, urria eta apirila bitartean. Probak gelakide guztien artean egiteko dira. Erantzuna landutakoan, posta elektroniko bidez bidali beharko dute zernola@elhuyar.com helbidera. Olinpiada-amaierako sariez gain, hilero banatzen ditugu sariak; Berriak, Donostiako Aquariumek, Gaztetxulo aldizkariak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak, Zientziaren Kutxaguneak, Kukuxumusuk eta Karpin Abenturak eskainitako sariak jasoko dituzte aurten hilabete bakoitzeko probak ondoen egiten dituzten ikasgelek. Lan irabazleak www.zernola.net atarian egongo dira ikusgai.
Olinpiadaren bukaeran, parte-hartzaileek elkar ezagutzeko aukera izango dute Iruñeko planetarioan egingo den festa batean.
Erantzunak kargatzen...