Euskarazko Unibertsitate-Liburuen I. Erakusketa
Gure definizioaren arabera, euskarazko unibertsitate-liburua, unibertsitateko irakaskuntzan eta ikerkunzan erabiltzen den argitalpena da, jatorriz euskaraz idatzi eta sortua, edo beste hizkuntza batetik euskarara itzulia. Gure datuen arabera, orain arte ez da inoiz egin euskarazko unibertsitate-liburuen erakusketa orokor bat, non unibertsitate desberdinetako argitaletxeek beren euskarazko unibertsitate-ekoizpena elkarren ondoan jarri eta ikasle eta irakasleei zein gizarte osoari erakuts diezaieten. Egin izan eta egiten diren erakusketak partzialak dira, unibertsitate bati lotuak. Horregatik, EIRE Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkarteak, bere sortze-txostenean dioena betez, euskarazko unibertsitatearen aldeko jarduera hau antolatu nahi du. Euskarazko unibertsitate-liburuen ekoizpena XX. mendean abiatu zen eta indar berria hartu zuen 1970eko hamarraldian, Euskal Herrian izan zen unibertsitateen garapenarekin batera.
Helburuak Euskarazko unibertsitate-liburuen ekoizpena gune fisiko komun batean bildu eta erakustea. Euskarazko unibertsitate-liburuen ekoizpenean etorkizunerako sinergiak eta elkarlana bideratzen laguntzea. Euskarazko unibertsitate-liburuen ekoizpenean egon daitezkeen indarguneak eta ahuluneak ikusten laguntzea.
Antolatzailea EIRE Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkartea. Babesleak UPV-EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza. Laguntzaileak BBK. Deustuko Unibertsitatea. Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Mondragon Unibertsitatea. Udako Euskal Unibertsitatea. Elhuyar Fundazioa. Eusko Ikaskuntza. Utriusque Vasconiae. Jakin. Batzorde zientifikoa. Giza Zientziak: Estibalitz Amorrortu, Deustuko Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultateko Irakaslea. Gizarte Zientziak: Joxe Mari Aizpurua, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomiako Katedraduna. Teknika eta Teknologia Zientziak: Xabier Arrasate, Mondragon Unibertsitateko irakaslea. Osasun Zientziak: Anton Erkoreka, UPV-EHUko Medikuntza Fakultateko irakaslea. Natur Zientziak: Fernando Plazaola, Udako Euskal Unibertsitateko kidea eta Zientziako katedraduna.
Tokia eta data Hiria: Bilbo. Tokia: EHU-BBK Etxea, Banco de España 2 kalea, (Zazpi Kaleak), 48005 Bilbo. Data: 2005ko urriaren 4tik 7ra (asteartetik ostiralera).
Argitaletxe gonbidatuak UPV-EHU, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua. UD-DU, Deustuko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua. UPNA-NUP, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Argitalpen Zerbitzua. UM-MU, Mondragon Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua. UEU, Udako Euskal Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua. Elhuyar Fundazioa. Eusko Ikaskuntza. Utriusque Vasconiae. Jakin.
Programa
- eguna: urriaren 4a, asteartea
10:30-11:30 Irekiera-ekitaldia: Aurkezpena (5´): Maria Luisa San Martin, EIREko Koordinatzaile Nagusia. Berbaldiak:euskarazko unibertsitate-liburuaren egoera unibertsitate bakoitzean. UPV-EHUko ordezkaria: Iñaki Goirizelaia errektoreordea (8´). UPNA-NUPeko ordezkaria: Julián Garrido errektoreordea (8´). UD-DUko ordezkaria:Rosa Miren Pagola errektoreordea (8´). MUko ordezkaria: Jose Mari Aizega errektoreordea (8´). UEUko ordezkaria (8´). Agurra eta erakusketaren irekiera-berbak: Maria Luisa San Martin, EIREko Koordinatzaile Nagusia (3´). Hamaiketakotxoa. 12:00-20:00 Erakusketa zabalik.
2. eguna: urriaren 5a, asteazkena
10:00-20:00 Erakusketa zabalik. 11:00-13:00 Mahai-ingurua: Gaia:*Euskarazko unibersitate-liburuaren arazoak: idazkuntza, ekoizpena, salmenta, erabilera*. Xabier Alberdi, UPV-EHUko Euskara Zerbitzukoa. Fernando Plazaola, Fisikako unibertsitate-katedraduna eta UEUkoa. Deustuko unibertsitateko irakasle bat. Edurne Larrañaga, Euskal Herriak Bere Eskola herri-ekimeneko kidea.
3. eguna: urriaren 6a, osteguna
10:00-20:00 Erakusketa zabalik. 18:30-20:00 Liburu berrien aurkezpenak: Ugarte, Edurne (2005) Patologia orokorra, Elhuyar, Usurbil (Gipuzkoa). Mendizabal, Antxon, Mikel Zurbano, Jon Sarasua eta Ainara (2005), Globalizazioa eta autoeraketa: joerak, mugak eta aukerak, Lanki Ikertegia, Mondragon Unibertsitatea, Arrasate (Gipuzkoa). Umaran, Adelaida, eta Miren Masaras (2004) Mikrobiologia medikoa, UPV-EHU argitalpen-zerbitzua, Bilbo.
4. eguna: urriaren 7a, ostirala
10:00-12:00 Erakusketa zabalik. 12:00 Amaiera-ekitaldia: UPV-EHUko ordezkaria (5´). EIREko ordezkariak (5´). 15:00-18:00 Erakusketaren desmuntaketa.
Erantzunak kargatzen...