Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza eta Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia 2 sailarekin batera antolatutako soziolinguistikazko graduatu ondoko ikastaroa da HIZNET, 2005-2006 ikasturtea 5. edizioa izango delarik.
Euskararen normalkuntzan lanean diharduen edo aritu nahi duen guztiei dago zuzenduta, eta normalkuntzaren barne mekanismoez jabetzeko beharrezkoa den soziolinguistikazko ezagutza sakona eskaintzea du helburu.
HIZNET ikastaroak, aurrez-aurreko irakaskuntzaren eta irakaskuntza birtualaren abantailak uztartuta, iraupen nahiz edukien aldetik aniztasun handia eskaintzen du.
Urriaren 14 arte izena emateko epea zabalik!
Informazio gehiago www.asmoz.org/HIZNET/ edo 943326398 telefonoan.
Erantzun
Sartu