2019ko urte hau Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea izendatu zuen Nazio Batuen Elkarteak, eta horren baitan, EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak (MHOUK) jardunaldia antolatu du Bilbon datorren urriaren 21ean. Urtea bera eta "Garapen iraunkorrerako helburuak" dira topaketaren ardatza.
Jardunaldian parte hartuko dute, besteak beste, Garabide elkartearekin hilabete honetan Euskal Herrian ikastaldia egiten ari diren 16 komunitatetako ordezkariak. Euskal Herrian 180 orduko formazio intentsiboa jasoko dute hizkuntzak biziberritzeko gidaritzan pertsona hauek: 10 hizkuntza gutxiagotutako 16 kide izango dira gurekin: Kitxua (Ekuador), Nasa (Kolonbia), Kaqchikel (Guatemala), Nawat (Mexiko), Yukatango Maia (Mexiko), Amazigh (Rif, Maroko), Maputxe (Txile), Aimara (Bolibia), Guaraní (Bolibia) eta Kiche (Guatemala).
Beraien egitarauan sartu da Bilboko jardunaldi hau, eta beste zenbait jarduera ere planifikatu dizkiete. Ikusi hemen informazio gehiagorako.
EHUren Bizkaia Aretoan izango da jardunaldia, urriaren 21ean, goizez, astelehenarekin. Izena eman behar da urriaren 16rako, unesco-hizkuntzak.katedra a bildua ehu.es helbidera idatzita.
Hauxe da egitaraua:
9:00. Harrera.
9:30. Irekiera
- Ines M. Garcia Azkoaga (UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrako arduraduna)
- Nieves Fernández (Euskal Herriko UNESCO Sarearen Koordinazio Batzordea)
- Miren Dobaran (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea)
- Belén Llera (UNESCOrekiko Kooperaziorako Espainiar Batzorde Nazionalaren idazkari orokorra)
10:00. EHUS MAGAZINEren aurkezpena - Juanjo Aramburu (Euskal Herriko UNESCO Sarea, Ekainberri)
10:30. Liburu aurkezpena: DIVERSIDAD LINGÜÍSTICA, LENGUAS MINORIZADAS Y DESARROLLO SOSTENIBLE - Itziar Idiazabal (MHOUK)
11:00. Atsedenaldia.
11:30. Euskaldunak eta nasak elkarlanean nasa yuwe hizkuntzaren biziberritzean. Andoni Barreña eta Arkaitz Zarraga (MHOUK, Garabide).
12:15. Hizkuntza lankidetzaren lekukotasunak (Garabide)
12:45. Itxiera: UNESCO, Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtearen koordinatzailea, Belén Llera, UNESCOrekiko Kooperaziorako Espainiar Batzorde Nazionalaren idazkari orokorra.
Erantzun
Sartu