Teknologia albisteak
1

Gipuzkeraz egiten duzuenok: lagundu tesi honetan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-10-10 : 15:03

Aitor Lizardi Ituarte hizkuntzalaria (Twitterren @TioMiel) tesia egiten ari da eta gipuzkeraz mintzo diren pertsonen bila dabil, galdetegi parea osatzeko sarean.  Lizardi EHUko doktoradutzako ikerlaria da, Hizkuntzalaritza Teorikoko Taldean (HITT) partaide da. HITT-en "gizakion hizkuntza gaitasuna ikertzen dugu gramatika sortzailearen ikuspuntutik. Gure ikerlerro garrantzitsuenak hauek dira: sintaxia, sematika, fonologia, pragmatika eta hizkuntzaren filosofia".

Testuinguru jakin batean esaldi batzuk osatzeko eskatuko zaizu, eta gipuzkeraz, burura etortzen zaizun moduan, eta "zure herriko hizkeran" erantzungo bazenu bezala osatu behar dituzu. Galdetegietan bertan datoz instrukzio zehatzagoak, arretaz irakurri erantzuren hasi baino lehen.

Gipuzkeraz hitz egitea eskatzen du Ituartek, eta fitxa betetzean herria ere bete beharko duzu. Dialektoaren mugetan egon daitezkeen herrietako partaidetza ere ondo etorriko dela esan du hizkuntzalariak txio batean ("Hondarribia, Irun, Mutriku, Mendaro eta Elgoibarkoek ere bete dezakete galdetegia").

Horra bi galdetegiak:

 

Erantzunak

Bai

Erantzun

Sartu