Teknologia albisteak

Bost entrenatzaileen #MegaDerbia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-10-10 : 10:14

Euskadi Irratiak irratsaio polita iragarri du bihar goizeko Faktoria saiorako. Gizonezkoen futboleko Espainiako Ligan bost euskal talde daude aurtengo denboraldian (lehenbiziko aldiz), eta bostek dute entrenatzaile euskalduna, euskaraz dakiena alegia. Bostak uhinetan aldi berean elkartuko ditu Maite Artolak, bihar 9.00etatik aurrera ostiralean, urriak 11.

Goiko irudirari begiratuta hor dira, goitik eta ezkerretik hasita:

Euskadi Irratiak zabaldutako irudian seigarrena Faktoria saioko aurkezlea da, Maite Artola kazetaria. Programako beste kazetari batek zabaldu duenez, lagun askoren lana eta kolaborazioa behar izan da bost entrenatzaileak batzeko.

Euskadi Irratiak #MegaDerbia traola ireki du gaia jarraitzeko. Ostiralean, urriak 11, 9.00etatik aurrera. Euskadi Irratia sarean entzuteko, hemen streaming zuzenekoa.

Bost entrenatzaile hauez gain, Espainiako liga berean entrenatzaile da Julen Lopetegi asteasuarra (Sevilla taldean), eta Europa League lehiaketa europarrean dagoen Arsenal taldeak ere entrenatzaile euskalduna du, Unai Emery hondarribiarra.

Erantzun

Sartu