Donosskino, film laburren erakustaldia
2019-10-06 18:09
Donosskinok, Donostiako film laburren festibalak, hirugarren edizioa izango du aste honetan, urriaren 10etik 12ra bitartean. Era berean, Ane Gabarain aktore eta sortzailea omenduko du zinemalditxoak. Jarraian, zein euskal ekoizpenek hartuko duten parte zinemaldi honetan.
Lehiaketa sail ofizial bat egongo da non 14 lan lehiatuko diren. Eta horrekin batera, Euskal Herrian bertan ekoitzitako "Etxean Shortuak" saila egongo da, zeinean honako lanak ikusi ahal izango diren:
- Naqam Diamond
- Ojo x Ojo
- Última Parada
- En el videoclub
- Ya está (Aizpea Goenaga)
- Erroak
- Beldur-malutak
- Vuela Mateo
- Hotzean garbitu
- Patrón de conducta
Donosskinoren egitaraua, irudi honetan:

Erantzunak kargatzen...