Teknologia albisteak

Kuraiosa, dokumental berezi baten estreinaldia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-10-11 : 10:23

Mikrouhinak Azpeitian garatzen ari diren kultura proiektu ugarietan bat gehiago da: bideo-kanal bat Youtuben, eta beste bide batzuetatik ere zabaltzen diren ikus-entzunezkoak. Bideo sortaren barruan, gaur dokumental bat estreinatzen da Azpeitian, Kuraiosa, Nora Alberdik zuzendutakoa.

Mikrouhinak egiten dituzte Kulturaz kooperatibak, Uztarria Komunikazio Taldeak eta Urola Kostako Hitzak. Azpeitiko mugimendu-sorta honen beste adierazpide bat, Dinamoa sormen gunea, eta horren barruan garatzen ari direnak, hala nola Hitzaren Eskola ikastaro/master ez ohikoa.

Eta eferbeszentzia horretan, dokumental bat orain, Kuraiosa. Nora Alberdi zuzendariarekin egindako elkarrizketa honetatik atera dugu sinopsi modukoa:

Lau ahots, lau pertsona, bakoitzak bere bizipenetatik hitz egiten du: plazerra, maitasuna, poli-maitasuna, gorputza, edertasuna... Eta testigantza horiek inguruan, beste pertsona bat, aktore lanak egin dituena.

Emanaldia 21.00etan, Soreasu Antzokian, eta ondoren solasaldia ikusleekin Maite Segurola kazetariak gidatua.

Erantzun

Sartu