Espainiako 3 leizezulotan aurkitutako antzinako margoak dira. Datazio berriak egin ondoren, ondorioztatu dute margoek 65.000 urte dituztela, barrena. Ezagutzen diren artelanik zaharrenak izateaz gain, datazioak beste ondorio bat ere badu: garai horretan oraindik ez zegoen Homo sapiensik Iberiar Penintsulan. Hortaz, Neanderthalek egindakoak izan behar dute, eta horrek esan nahi du Neandertalek artea zutela, gure espeziearen antzeko gaitasun kognitiboak eta, ziurrenik, baita hizkuntza ere. Aurkikuntza handia da; aste honetako Science aldizkariaren azala bete du.
Irudiak Espainiako 3 haitzulotakoak dira, ez gainera ondo-ondoan daudenak: Maltravieso (Caceres), Ardales (Málaga) eta La Pasiega (Cantabria). Margolanak lehendik ere ezagutzen ziren, baina oraingoan datazio berriak egin dituzte eta emaitzak plazaratu Science aldizkarian. Hiru leizezuloetako datak bat datoz: margolanak duela 65.000 urte ingurukoak dira, gutxienez. Hau da, gure espeziea, gizaki modernoa, Homo sapiens, Iberiar Penintsulara iritsi baino lehenagokoak.
Garai hartan Neanderthalak bizi ziren Europako inguru honetan eta, hortaz, ondorioztatzen da artelan horiek Neanderthalek egin zituztela. Lehendik ere egon dira antzeko zantzuak; Neandertalek ere gure antzeko gaitasunak zituztela iradokitzen duten aztarnak, alegia. Oraingo honek, ostera, erabateko ziurtazuna izan dezakegu: Neanderthalek gure antzeko pentsamendu sinbolikoa zeukaten, gaitasun kognitibo garatua eta, ziurrenik, baita hizkuntza ere.
Aurkikuntzaren ondorioak are sakonagoak dira. Izan ere, Neanderthalek eta Sapiensok antzeko gaitasunak baditugu, oso litekeena da bien arbasoak ere gaitasun horiek izatea. Ikerketa honen arduradunak apur bat urrunago ere badoaz eta, euren ustez, duela 80.000 urte lurrean zeuden 5 espezieak (Homo sapiens, Homo neanderthalensis, Homo floresiensis, Homo erectus eta denisovako gizakia) espezie berbera ziren.
Hona hemen Science aldizkariko artikuluaren sarrera:
It has been suggested that Neandertals, as well as modern humans, may have painted caves. Hoffmann et al. used uranium-thorium dating of carbonate crusts to show that cave paintings from three different sites in Spain must be older than 64,000 years. These paintings are the oldest dated cave paintings in the world. Importantly, they predate the arrival of modern humans in Europe by at least 20,000 years, which suggests that they must be of Neandertal origin. The cave art comprises mainly red and black paintings and includes representations of various animals, linear signs, geometric shapes, hand stencils, and handprints. Thus, Neandertals possessed a much richer symbolic behavior than previously assumed.
Abstract
The extent and nature of symbolic behavior among Neandertals are obscure. Although evidence for Neandertal body ornamentation has been proposed, all cave painting has been attributed to modern humans. Here we present dating results for three sites in Spain that show that cave art emerged in Iberia substantially earlier than previously thought. Uranium-thorium (U-Th) dates on carbonate crusts overlying paintings provide minimum ages for a red linear motif in La Pasiega (Cantabria), a hand stencil in Maltravieso (Extremadura), and red-painted speleothems in Ardales (Andalucía). Collectively, these results show that cave art in Iberia is older than 64.8 thousand years (ka). This cave art is the earliest dated so far and predates, by at least 20 ka, the arrival of modern humans in Europe, which implies Neandertal authorship.
.....................
Argazkia: P. Saura, Science.
Erantzun
Sartu