Teknologia albisteak

Merkurio planetako krater batek euskarazko izena jaso du

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-04-10 : 13:35

Merkurio planetako formazio geologiko batek euskarazko izena jaso du. Suge Facula deritzo facula edo puntu distirante honek. "Puntu gorriak" esaten diete astronomoek Merkurioko formazio biribil hauei.

Izen teknikoak, facula, puntu distiratsua esan nahi du latinez. Zazpi facula izendatu ditu Nazioarteko Astronomia Batasuneko nomenklatura batzordeak (IAU Working Group for Planetary System Nomenclature delakoak) apirileko bileran, eta bakoitzari sugearen izena eman diote zazpi hizkuntzatan: somaliera, igbo, arabiera, afrikaans, irlandako gaelikoa, galesa eta euskara. Izenak ez du zerikusirik duten formarekin (faculak ez dira luzexkak edo sugeen bezalakoak, baizik eta krater biribilak) baizik eta Merkurio jainko erromatarrarekin askotan ageri ziren suge mitologikoekin.

Faculak duela milaka milioi urte izandako bolkanismoaren ondorioa dira. Orduan bizitza bolkanikoa zuen Merkuriok, baina ez gaur egunean, eta hortaz, gutxi eraldatu dira duela milioika orduko erupzioen krater handi hauek. Suge Faculak, hain zuzen, 25 kilometroko diametroa du. Goiko irudian, erdiko kraterra dela uste dugu.

Izena jaso duten beste kraterrak dira Abeeso Facula, Agwo Facula, Nathair Facula, Neidr Facula, Thueban Facula, eta Slang Faculae.

Albiste hau Science aldizkarian irakurri dugu.

Erantzun

Sartu