Teknofiloen albistegia

Elhuyarrek BILBO EKINEAN saria jaso du

Erabiltzailearen aurpegia
2018-03-06 : 09:29

Bilboko Udaleko Garapen Ekonomikoa, Merkataritza eta Enplegu Sailak, Bilbao Ekintzaren bidez, lagundutako enpresa guztien garrantzia eta lana aintzatesteko emandako saria da Elhuyarrek atzo jasotakoa.

Bilboko Udalak ekintzailetzaren espiritua aitortzen du "Bilboko baldosa" oroigarriarekin, eta hiriaren alde erakutsitako konpromisoagatik eta jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzea sustatzeagatik ematen da.

Leire Cancio Oruetak, Elhuyarreko zuzendariak, eta Aitziber Lasa Iglesiasek, Elhuyarreko ZTIM Hezkuntzako arduradunak, jaso zuten oroigarria.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu