Teknologia albisteak

Maitane Alonso Monasterio gazteak irabazi du "Exporecerca Jove" zientzia-proiektuen 1. saria

Erabiltzailearen aurpegia
2018-03-27 : 08:31

Maitane Alonso Monasterio sodupearrak 1. saria lortu du Bartzelonan egin berri den Exporecerca Jove gazteen zientzia-proiektuen azokan. Azken Elhuyar Zientzia Azokan jasotako sariaren bidez joan da Maitane Bartzelonako azokara, eta Txileko zientzia-azokara joateko aukera irabazi du. Elikagaiak kontserbatzeko lan batekin lortu ditu sariok.

1. saria eta ohorezko aipamena jaso ditu Sodupeko Maitane Alonso Monasterio gazteak Bartzelonan martxoaren 22tik 24ra ospatu den Exporecerca Jove gazteen zientzia-proiektuen azokan, elikagaien inguruko ¿Cómo conservar los alimentos y no morir en el intento? lanarekin.

2017ko Elhuyar Zientzia Azokan jasotako sariaren bidez iritsi da Maitane aurtengo Exporecerca Jove azokara, eta Txileko zientzia-azokara joateko aukera irabazi du, han, beste behin, bere zientzia-proiektua aurkezteko.

Elikagaiak kontserbatzeko proiektu honetan bidelagun izan ditu gurasoak, familia eta hainbat enpresa.

Maitanek, saria jaso baino ordu batzuk lehenago, bere Exporecercako esperientziaren inguruan hitz egin zigun.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago