Teknologia albisteak

Arabako ALEA

Erabiltzailearen aurpegia

Arabako euskaldunek euskaraz bizitzeko duten eskubidea babestu nahi du ALEAk eta helburu horrekin, kazetaritza euskarri ezberdinak baliatuta, Araban gertatzen denaren berri emateko asmoz jaiotako proiektua da.

Erabiltzailearen jarduna

Roberto Sanchez: "Medikuak ez gara jainkoak; pribilegioak amaitu behar dira"

2019-01-24 : 11:36

Debagoieneko ospitaleko Manoel Martinez eta Marta Macho lankideekin batera, "denen ahotan" zebilen iruzurra argitara ateratzeko salaketa egin zuten Osakidetzaren azkeneko LEParen atarian; hainbat proba geldiarazi eta arduradunen dimisioak ekarri ditu salaketak. Afera ixteko, ardura politiko eta penal guztiak argitu, eta hurrengo oposizioak "gardentasunez" egiteko beharrezko baldintzak ezarri behar direla adierazi du Roberto Sanchez anestesistak ALEAri eskainitako elkarrizketan.

Masoneria: sekretu zirenak argitzen ari dira

2018-11-13 : 13:10

Manuel Iradier logian biltzen dira Arabako masoiak, eta bertan egiten dituzte haien bilkura eta errituak. Denbora luzez itzalpean izan den jarduna argitzen ari da pixkanaka, masoiak beraiek euren erakundeko funtzionamendua zabaltzen ari direlako. ALEA beraiekin egon da.

Hidrokarburoak bilatzeko 'Lore' baimena eman du Jaurlaritzak

2018-10-18 : 08:40

Eusko Jaurlaritzak LandareLore eta Sustraia izeneko ikerketa baimenak eman dizkie Shesa elkarte publikoari eta Petrichor Euskadi enpresari hidrokarburoak bilatzeko. Guztira, 1.306 kilometro koadroko zabalera hartuko dute baimenek, eta Bizkaian eta Gipuzkoan daude, nagusiki, baina Arabaren zati bat ere hartzen dute. Berriztu ekimenak salatu du Armentia-2 zundaketa baimenduko lukeen aldaketa proposatu duela EAJk Gasteizen.