Teknologia albisteak

Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresurako izena emateko aukera zabalik

Erabiltzailearen aurpegia
Nerea Zubiete - Verbax
2009-08-08 : 18:08

Eusko Ikaskuntzak azaroan Gasteizen egingo duen “Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza” izeneko kongresuak hurrengo ardatzak landuko ditu: Berrikuntza, Globalizazioa, Gizarte Tentsioa, Gizarte Solidarioa, Genero Sistema, Justizia, Bizitza Kalitatea, Guztionari Balio Handiagoa Ematea eta, azkenik, Gizarte Memoria. Parte-hartzea bermatutzeko, 9 ardatzetako hitzaldi nagusiei laguntzen mahainguruak, tailerrak eta 200 proposamen baino gehiago daude. Izena emateko kongresuko web orria erabil daiteke. Han bertan egitaraua ikus daiteke.

Frantziako, Israelgo, Mexikoko, Euskadiko eta Espainiako adituek landuko dituzte 9 ardatzetako hitzaldi nagusiak. Flora Bernardek (Frantzia) Berrikuntza landuko du, Adela Cortinak (Espainia) Guztionari Balio Handiagoa Emateari buruz hitz egingo du, Alfonso Duboisek (Euskadi) Gizarte Solidarioari buruzko informazioa emango du, Nestor García Canclinik (Mexiko) Globalizazioari buruz hausnarketa egitera gonbidatuko du, Carlos Jiménez Villarejo (Espainia) Justiziaz mintzatuko da, Anjel Lertxundik (Euskadi) Gizarte Memoria ekarriko digu gogora, Virginia Maquieirak (Espainia) Genero Sistema izango du hizpide, Carlos Romeo Casabonaren (Espainia) gaia Bizitza Kalitatea izango da eta, azkenik, Michael Warschawskirena (Israel) Gizarte Tentsioa.

Kongresuan 180 komunikazio baino gehiago izango dira, liburuen aurkezpenak, instalakuntza artistikoen aurkezpenak, erakusketak, dokumentalak, fikzioak eta posterrak parte-hartze handiaren bermatzaileak dira, gizartearen arlo guztiak ukitzen dituen gai honen inguruan.

Bost mahainguru izango dira Berrikuntzari, Bizitza Kalitateari, Gizarte Tentsioari eta Justiziari buruzkoak eta hainbat udaletxek euren esperientziak kontatuko tailerretan. Gazteak ere izango dira kongresuan Gazte Foroaren bitartez eta ardatz bakoitzean taldekako lanak aurkeztuko dituzte eta baita ere aurkeztuko dituzte komunikazioak, posterrak eta dokumentalak EI-Gaztea sarian lehiatzeko. Azken honek diruz sarituko ditu komunikaziorik onena, posterrik onena eta aurkeztuko den dokumentalik onena. Gazte gehienek kongresurako lan horiek unibertsitateetako irakasleen zuzendaritzapean egingo dituzte, hain zuzen ere Nafarroako Unibertsitate Publikoko, UNEDeko, EHUko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko irakasleekin.

Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresurako izena emateko web orria erabil daiteke. Hor kongresuaren egitaraua eta kongresuari, hizlariei eta ekintzei buruzko informazioa eskura daiteke. Kongresua azaroaren 18an, 19an eta 20an egingo da Gasteizko Europa Batzar eta Erakusketetarako jauregian.

Eusko Ikaskuntzari buruz

Eusko Ikaskuntza erakunde zientifiko-kulturala da 1918an Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako foru diputazioek sortua, euskal kultura garatzeko tresna egonkor gisa. EAEn, Nafarroan eta Iparraldean dago. Izaera pribatua du eta mundu osoan dauden bazkideek osatzen dute. 15 alor zientifikoetan biltzen dira.

Eusko Ikaskuntzak hiru fundazio ditu: Asmoz Fundazioa, Euskomedia Fundazioa eta Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa. Dagoen erkidegoetako erakunde publikoekin elkarlanean jarduten du, Euskal Herriaren garapena bultzatzen du eta gizarte gizarte kohesioa eta izaera partekatuak bultzatzen ditu, horretarako ikerketak eginez eta ezagupena zabalduz.

Erantzun

Sartu