Teknologia albisteak
3

Gaur ireki da Zientzia Udalekuetan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia
Elhuyar Fundazioa
2010-03-15 : 17:03

Elhuyar Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Zientzia Udalekuak antolatu dituzte aurtengo udarako. 12 eta 16 urte bitarteko 150 gaztek aisialdia eta zientzia-ekintzekin gozatzeko aukera izango dute, hiru txandatan, uztailean, Gipuzkoako aterpetxe batean.

Gaur hasi da Elhuyar Fundazioak lehen aldiz, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lagunduta, antolatutako Zientzia Udalekuak 2010-ean izena emateko epea, eta martxoaren 31ra arte iraungo du. Euskal Autonomi Erkidegoko 12 eta 16 urteko 150 gaztek izango dute parte hartzeko aukera ekimen honetan, haien artean zientzia-bokazioak goiz eta modu erakargarrian bultzatzeko helburuarekin.

Zientzia Udaleku hauek uztailean antolatuko dira, astebeteko hiru txandatan banatuta. Lehenengo txandan, uztailaren 1etik 7ra, 12 eta 14 urteko gazteek har dezakete parte; bigarren txandan, uztailaren 8tik 14ra, berriro ere 12 eta 14 urteko gazteentzat egongo da zabalik; hirugarren eta azken txanda, ordean, 14 eta 16 urteko gazteentzat dago antolatuta eta uztailaren 15etik 21era iraungo du. Astebeteko txanda bakoitzean 50 gaztek hartuko dute parte, eta egonaldien prezioa 150 euro izango da.

Ardatz pedagogikoa, Zientzia Udaleku hauetan, aisialdia eta zientzia-ekintzak eta -tailerrak uztartzea da. Astean zehar, gazteek aukera izango dute 2 irteera egiteko, zientzia-esperimentuak eginez ikasteko, natura ezagutzeko ekintzekin gozatzeko, urarekin jolasteko eta beste hainbat abentura bizitzeko. Eta guztia, Gipuzkoako paraje ederrenetako batean: Aiako Harriko Parke Naturalean dagoen Arritxulo aterpetxean.

Martxoaren 15etik 31ra, Zientzia Udalekuetako izen-emateak http://udalekuak.elhuyar.org webgunean egin daitezke edota 943 36 30 40 telefonora deituta. Izena emateko epea amaitzean, parte-hartzaile guztien artean zozketa egingo da, eta zozketan parte hartu dutenei apirila bukatu baino lehen komunikatuko zaie emaitza.

Erantzunak

irati
2010-03-16 : 12:45

Zorionak ekimen berri honengatik, oso ideia ona iruditzen zait!

inorbez
2010-03-16 : 12:50

Zientziarrituta nago!!

Zergatik hainbeste aipamen udaleku "instituzionalizatu" hauei? Horren berritzailea al da ba eskaintza hau? Ez zait iruditzen.

Elhuyar 3. adinekoentzako zientzitxangoak ere antolatzen hasiko da?

Halako ekimenekin boluntario gisa diharduten taldeak ahultzen dira. Eta hoiek bai merezi dutela aipamen berezi bat!!

Lontxo
2010-03-17 : 22:52

Ze ideia ona!! Gazteak zientziarekiko zaletasuna areagotzeko ondo egon daiteke...

Zorionak ekimen berri honengatik!

Erantzun

Sartu