Teknologia albisteak

Wikimedia eta Hezkuntza: nazioarteko konferentzia Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-01-31 : 08:18

Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak, euskarazko Wikipedia aberasteko lan egiten duenak, beste egitasmo bat ere badu 2019. honetan, Wikipedia osoaren interesekoa: Wikimedia eta Hezkuntza nazioarteko konferentzia egiten lagunduko du. Biltzar hau apirilaren 5etik 7ra egingo da Donostian

Dagoeneko hainbat proposamen jaso dira programa osatzeko. Mundu osoan zehar Wikipedia eta hezkuntza lotzeko egiten diren esfortzuen erakusleihoa izango da, eta beste esperientzietatik ikasteko aukera bikaina izango dugu. Euskal Herrian egiten ari garen lana erakusteko aukera ere izango dugu. Une honetan, proposamen hauek ageri dira jasota aurre-egitarauan, eta esperantza da egitarau definitibora igaroko direla:

2017an Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin abiatu genuen hezkuntza programa, erronka zehatz batekin: 12-16 urteko ikasleek egunero kontsultatzen dituzten gaiak, euren curriculumean agertzen diren gaiak, Euskarazko Wikipedian ahalik eta hoberen egotea. Horretarako Unibertsitateko irakasleekin eta ikasleekin ari gara lanean: irakasleek eskatzen dituzten lanak paperean izan beharrean Wikipediako artikulu gisa aurkeztu behar dute. Eta arrakasta izaten ari gara: dagoeneko ikasleek milioi eta erdi hitz baino gehiago gehitu dituzte Wikipediara, eta helburu artikuluen hobekuntza nabarmena izan da.

2019rako erronkak bi dira: alde batetik artikuluak hobetzen jarraitu nahi dugu, irakasle gehiagorekin, arlo gehiagotan. Bestetik, mundu mailako hezkuntza eta Wikimedia konferentzia hau antolatzea da urteko beste egiteko nagusia.

Konferentziarako, bestalde, izen-ematea irekita dago.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago