Teknologia albisteak

Informatikari Euskaldunen Bilkura

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-12-28 : 09:04

Informatikari Euskaldunen Bilkuraren 11. edizioa izango da 2018ko maiatzaren 17an Donostian #IEB2018. BURUJABETZA TEKNOLOGIKOA izango da aurtengo gaia. Komunikazioak bidaltzeko epea zabalik dago otsailaren 14 arte.

Bilkura gune egokia iruditzen zaigu teknologiaren arloko burujabetzaren inguruko eztabaida sustatzeko. Arretaguneak askotarikoak dira. Jendarteak dituen erronka oinarrizkoenei heldu nahi diegu bereziki: zein komunikazio-azpiegitura behar diren, parte-hartze digitalerako tresnak, hezkuntza-sistemarako egokiak diren eduki eta teknologien planteamenduak, hizkuntza-industriarako estrategiak, garapen ekonomikoaren ereduari lotutako apustu teknologikoa, segurtasuna, pribatutasuna, arlo etikoak…

Informatikari euskaldunen bilkura izanik, gai horietaz ez ezik, informatikan euskaraz jarduteak berezko dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua komunikazio-saioan. Ohi bezala, izandako esperientzien eta garatutako softwarearen berri ematea litzateke gure asmoa. Eta horretara dator, hain zuzen ere, komunikazio-deialdi hau.

Parte hartu nahi izanez gero, honako hau bidali behar da beheko helbidera:

  • Izenburua edo produktuaren izena.

  • Egileen izen-deiturak.

  • Orrialde beteko laburpen bat (PDF edo testu soila).

  • Harremanetarako helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa.

  • Laburpenak bidaltzeko azken eguna: 2018-02-14. (onarpena jakinaraziko zaie: 2018-02-21).

Nora bidali

Ana Arruarte Lasa
Informatika Fakultatea
649 p.k., 20080 Donostia

Tel.: 943015065 Fax: 943015590
a.arruarte@ehu.eus

Aurreko Bilkuraren laburpentxoa duzue hau, 2015eko azaroaren 12an Donostiako Teknologi Elkartegian antolatutakoa.

Erantzun

Sartu