Gmailek 15 Giga ematen ditu doan. Nahikoa izan daitezke erabiltzaile batzuentzat, baina beste asko lekurik gabe gelditzen dira. Behin 15 Giga horiek betetzen zaizkizunean, bi aukera daude: toki gehiagogatik ordaindu Googleri, edo mezu zahar "potoloak" ezabatu. Hona hemen Gmailen tokia irabazteko modurik errazena.
Gmailek duen abantailetako bat da, ez daukazula zertan mezurik ezabatzen ibili behar. Postontzi erraldoia da, milaka eta milaka email gorde ditzakezu, zure historial osoa, eta gainera bilatzaile potentea dauka ez-dakit-noizko ez-dakit-zer mezu bilatu eta berreskuratzeko. Hala ere, Gmail kontua asko erabiltzen baduzu (eta gehienbat lanerako erabiltzen baduzu), litekeena da Gmailek doan eskaintzen dizun 15 Giga-ko espazio hori betetzea, eta lekurik gabe geratzea. Memoria extra erosi nahi ez baduzu, tokia egin beharko duzu postontzian. Horretarako, erabilgarriena da, mezu "potoloenak" aurkitzea, fitxategi erantsi astunak dituztenak, eta horiek ezabatzea.
Hona hemen horretarako modurik errazena.
has:attachment larger:10M
" eta egin Bilaketa . Oharra: "10
" horren lekuan beste edozein zenbaki ipini dezakezu; mezuen pisua adierazten du, megatan.Horrela, ziur izan leku mordoa garbituko duzula Gmaileko postontzian. Hori bai, adi ibili mezuak ezabatzeko orduan, betirako ezabatuko baitituzu!
Erantzun
Sartu