Sustatu logoa Teknologia albisteak

Manta-arraia bionikoa, itsas hondoa aztertzeko

Sustatu
2017-12-29 09:39
EvoLogics-ek manta-arraia edo tramana bioniko hau garatu du. Drone urpekari itxurako gailua da, itsas-hondoa aztertzeko pentsatua. Altimetroa, sonareak, 3D kamera bidezko bisioa,... aurrerapen guztiak ditu manta-arraia robotiko honek. Eta, harrigarriena, igerian egiteko orduan lortu den mekanika erreala, une batzuetan benetako arrain bat dela baitirudi. Azken urtean robotikaren alorrean egiten ari diren aurrerapenen beste lekuko bat.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu