Munduko sare sozialik ezagunena da Twitter, eta bere inguruan hiztegi txikitxo bat joan gara osatzen, besteak beste, "tweet" hitza (izena zein aditza); tuit bat (txio bat) idaztea, alegia. Hizkuntza gehienetan ingelesezko hiztegia mailegatu dute zuzenean, baina badira hitz hori itzuli edo berera ekarri duten hizkuntzak ere. Esate baterako, euskara, katalana eta frantsesa. FocFollet-en txio honek eman digu artikulu honetarako bidea.
Esan bezala, hizkuntza gutxi daude ingelesezko "tweet" hitza itzuli dutenak. Gehienetan zuzenean mailegatzen da, moldaketa grafiko txikiren batekin. Horrela aurkituko ditugu «tweet», «tuit», «twit», «tuíte», «tvít», «tvuít», «твит», «twiitti/tviitti», «τουίτ», «ტვიტი/ṭviṭi», «ट्वीट/ṭvīṭ», «ツイート/tsuīto»...
Baina badira ere hitz hori nolabait itzuli, kalkatu edo egokitu dutenak. Eta horien artean dago euskara, non txio eta txiokatu ere sortu ditugun (baita txiolari ere).
Antzera egiten dute, besteak beste, galizierak («chío» eta «chiar»), katalanak («piulada/piulet», «piular» eta «piulador»), estonierak («säuts» eta «säutsuma»), gaelikoak («bìog» eta «ceilearadh») eta galesak («trydar» izen eta aditz). Frantsesak ere baditu bere kalkoak, «gazouilli» eta «gazouiller»; erabiliagoak diren arren, antza, ingelesetik mailegatutako formak.
Euren kalko linguistikoak sortu dituzten hizkuntza gehienetan, halarik ere, normalean ingelesetik hartutakoa ere erabiltzen da; biak, alegia. Euskaraz, esate baterako, txio-txiokatu-txiolari vs. tuit-tuiteatu-tuiterlari; baita katalanez ere, piulet-piular vs. tuit-tuitejar.
Erantzun
Sartu