Teknologia albisteak
12

Etxealdiak irauten duen bitartean ikusteko moduko 15 telesail labur

Erabiltzailearen aurpegia
2020-03-19 : 09:54

Etxealdiak irauten duen bitartean oinarrizko arau batzuk jarraitzea gomendatzen dute. Besteak beste, burua zerbaitetan izatea. Ikasi, irakurri, mahai-jokoak, pelikulak eta telesailak ikusi.... Azken horietakoa bazara, Gaizka  Izagirrek konfinamenduan ikusteko modukoak diren mundu osoko 15 telesail labur aukeratu dizkizu: 

  • Happy valley
  • Line of duty
  • Unbelievable
  • Vergüenza
  • Zerozerozero
  • The young pope + The new pope
  • The virtues
  • Olive kitteridge
  • Euphoria
  • Band of brothers
  • Master of none
  • Fleabag
  • Kampen om tungtvannet
  • Midhunter
  • The outsider
  • Manhunt unambomber

Hortxe duzu zerrenda. Orain, azalpenak irakurtzeko eta bakoitza non ikus dezakezun jakiteko, jo ezazu Gaztezuloko jatorrizko artikulura.

 

Publizitatea

Euskarazko baliabideen zerrenda, etxealdi honetarako, UEMAren eskutik #EtxeanGoxo

Sustatu
2020-03-18 : 08:15

Hau luzerako doa, lagunok! Baina irauten duen bitartean, badago zer eginik. Esate baterako, UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) Etxean goxo egoteko euskarazko baliabideen zerrenda argitaratu du. Covid-19 birusak eragindako ezohiko egoera dela eta, etxealdiak irauten duen bitartean kontsultatu ditzakegun baliabideak dira, ikasteko, jolasteko, informatzeko.... Guztiak ere doan eta euskaraz. 

eLiburutegia - Jaurlaritzaren liburutegi digitalerako sarbidea erraztu du Kultura Sailak larrialdi egoera honetarako

Sustatu
2020-03-17 : 15:32

Liburu digitalen eta filmen mailegurako plataforma da eLiburutegia. Liburutegi digital hori erabili ahal izateko, EAEko liburutegietan lortu daiteke sarbidea eta eLiburutegiak milaka liburu elektroniko eta film deskargatzeko aukera ematen die herritarrei. Koronabirusak sortutako egoera dela eta, Kultura Sailak sarbidea erraztu die herritar guztiei. Email bat bidaltzea nahikoa da erabiltzailea eta pasahitza lortzeko.

Twitterrek iragarki politikoak debekatu ditu

2019-11-04 : 15:54

Twitterrek iragarki politikoak debekatu behar dituela eta hitz batzuk eskatu zizkidaten ETBko albistegietatik ondorengo erreportajea osatzeko. Elkarrizketa prestatzeko hainbat ohar hartu nituen eta hona ekarri nahi izan ditut, erreportajea osatzeko asmoz.

Kronika.eus, Urumea bailarako Interneteko albistegia, eguneratu dute

Sustatu
2019-10-25 : 11:45

Joan zen astelehenean sareratu zen Kronika.eus berritua, Urumea bailarako albisteak biltzen dituen hedabidea. Kronikarekin burutzen da Tokikom Elkarteko hedabideek azken urtean izandako berrikuntza prozesua, urte betean 20 tokiko hedabideren webguneak eraberritu baitira, Tokikomek eta Codesyntaxek elkarlanean garatu duten web-plataformari esker.

Binilozko diskoen salmentak CDena gaindituko du

Sustatu
2019-09-12 : 09:32

Zaharrunoon teknologia zen biniloarena. Gure gazte denborako (eta are gure aitona-amonen garaiko) "teknologia". 80. hamarkadan CDak agertu ziren arte. Teknologia digitalaren eraginez, biniloak ia-ia desagertzera iritsi ziren, baina azken urteotan bueltan datoz. 1986az geroztik lehenengoz, aurten binilo gehiago salduko omen da CDak baino. 

Wikilarien elkarteak eta UEUk "humanitaten digitalen inguruko ikerketa sustatzeko deialdia" kaleratu dute

Sustatu
2019-09-11 : 09:20

"Euskarazko datu libreen sorkuntza, elkartrukea eta zabalpena" sustatzeko asmoz argitaratu du deialdiaUEUk, Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen laguntzarekin. Ikerketa-lanaren iraupena 8 hilabetekoa izango da, originala izan beharko da, eta 5000 euroko 2 diru-poltsa aurreikusten dira. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko urriaren 25ean bukatuko da. Izen-ematea eta informazio osoa, UEUren webgunean.

Hizkuntzen teknologien biltzar bat Bilbon irailean

Sustatu
2019-08-25 : 11:34

Irailaren 24tik 27ra bitartean, Hizkuntza Naturalaren Espainiako Elkartearen Nazioarteko 25. Biltzarra egingo da. Euskal Herriko Unibertsitateko Aholab eta Ixa ikerketa-taldeek antolatuta, Bilboko Bizkaia Aretoan izango da.

Zoom egiten duten lentilla batzuk aurkeztu dituzte

Sustatu
2019-08-24 : 09:36

Begiak kliskatzean zoom egiten duten lentilla batzuk aurkeztu dituzte San Diegoko Unibertsitateko ikerlariek. 

Odoo, enpresa eta erakunde txikien kudeaketarako tresna, Mikel Lizarraldek

2019-08-23 : 09:17

UEUren 47. Udako Ikastaroen barruan “Odoo tailerra: enpresa eta erakunde txikien kudeaketarako tresna” ikastaroa eman zuen gure lankide Mikel Lizarraldek. UEUko lagunek elkarrizketa egin zioten Unibertsitatea.net webguneko euren blogean, eta hona dakargu artikulua. Odoo softwarearen inguruko ikastaroa eman zuen, enpresa eta erakunde txikien barne kudeaketa antolatzeko oso baliagarri izan daitekeen erreminta.

Twitterrek gainbehera geratu duela ematen du, eta 4 milioi erabiltzaile irabazi ditu azken hilabeteotan

Sustatu
2019-08-21 : 10:49

2019ko bigarren hiruhilabeteko datuak aurkeztu ditu Twitterrek. Denbora-tarte horretan 5 milioi erabiltzaile aktibo irabazi ditu eta une honetan 139 milioi erabiltzaile ditu egunero sare sozialak. Duela bizpahiru urte izandako txakalaldia gainditzen ari dela ematen du, hortaz.

Orbis, Erroma inperialeko mapa interaktiboa

Sustatu
2019-08-20 : 11:06

Stanford-eko unibertsitateko sail batek Orbis sortu du, Erromako inperioaren mapa interaktiboa. Lusitaniatik Siriara, Mediterraneoko inguruak ageri dira mapan, Erromaren garaiko hiri nagusien izenekin. Ez hori bakarrik, Google Maps-ek bezala, "ibilbideak" markatzen dizkizu, zenbat emango lukeen Euskal Herritik Erromara joatea, adibidez.

Makina ofizialek ez dituzte euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzen

Sustatu
2019-08-15 : 10:26

Duela aste batzuk aurkeztu zen Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren azken urteko txostena, Hizkuntza Eskubideen Egoera 2018. Txostena osorik dago sarean, baina IKT alorrarekin zerikusia duen punturen bat nabarmendu nahi genuen hemen.

Hizkuntza gutxituetako hedabideak eremu digitalean, Eskozian, euskal presentziarekin

Sustatu
2019-08-14 : 10:01

Scotland Goes Basque da 2019. urte honetan zehar Eskozian Etxepare Institituaren laguntzarekin egiten ari diren euskal kulturaren inguruko zabalkunde programa bat. Horren barruan nazioarteko mintegi bat egingo da Edinburgoko Unibertsitatean urriaren 16 eta 17an: “Mugarik gabeko ala mugatutako esparrua? Hizkuntza gutxituetako hedabideak eremu digitalean”.

Aurrekoak ››