
Posta elektronikoa, euskarazko dokumentuen, bideoen eta soinu artxiboen kalitatezko bilaketak euskaraz egin ahal izango dira Googelen.
Albistegietako adierazpenak jatorrizko hizkuntzan utziko dituzte Kataluniako telebista publikoan bertako Parlamentuak ezarritako neurri bat indarrean jartzen denean. Gaztelania eta katalanaren kasuan ez da azpidatzirik jarriko, baina gainerako hizkuntzetan bai, bikoizketarik gabe.
Abian da Bikain 2009. Hortaz, oraintxe duzue zabalik izena emateko epea, bai kanpo-ebaluazioa eskatu nahi duzuen enpresok, bai Bikain Ebaluatzaile Klubeko kide izan nahi duzuenok.
Nazioarteko Klub Palindromikoak 20 urte bete ditu aurten, eta ospatzeko, Torredembarran (Tarragona) bildu gara pasa den asteburuan, Nazioarteko 1. Kongresu palindromikoan. Hizkuntza desberdinak entzun izan dira bertan, tartean euskara.
Microsoft-ek apailatutako Encarta entziklopediak euskararen inguruko topiko gutxiesle bat errepikatzen du: abstrakziorako gaitasunik ez duen hizkuntza dela. The Wall Street Journal-eko artikulu hartan bezalatsu. ENCARTA entziklopedia: Rousseau-k burua altxa baleza... Zer demontre dute euskararen aurka?
EraLan ikerketa-proiektuaren bidez ikasitakoa abiapuntu hartuta, Soziolinguistika Klusterra arloko beste eragileekin batera 2008-2010 urteetan lantzen ari den proiektua da Eralan2.
Jon Maiak zuzendu Bidaia Intimoak film dokumentala Korrika 16 euskararen aldeko AEKren lasterraldirako. Leire Narbaiza euskaltegiko bere ikasleekin joan zen ikustera. Hunkitu eta negarrez ere egon zen, blogean kontatu duenez. Trailerra da honakoa:
Udaltop topaketak maiatzean egingo dira Lasarte-Orian, eta zera dute helburu: udaletako euskara zerbitzuek egiten duten lana hobetzea. Izen-ematea irekita dago. Lema honen inguruan gauzatuko da topaketa: Nola indartu euskararen erabilera familietan? Udaltop webgunetik, Creative Commons-en Aitortu 3.0 Espainia baimenaz.
Eskura jarri dizkizugun Mailaketa Probak euskalduntze prozesuan gutxi gorabehera non zauden jakiteko baliagarriak izango zaizkizula uste dugu. Ikus ikanet.net
Debagoieneko Mankomunitateak landu du gidabaimena ateratzeko azterketa prestatzeko euskarazko materiala. Eskuliburua, test gidatuak eta azterketako testa eta ikus-entzunezko materiala prestatu dute, besteak beste.
Asteazkenean, martxoaren 11n, Donostiako Victoria Eugenia antzokian jardunaldia, euskara Donostia 2016 Europako kultur hiribururako hautagaitzan. Antolatzaileak, hautagaitzaren bulegoak, eta Donostiako Euskara Patronatua. Helburua izango da euskarari eta hizkuntza minorizatuei buruzko proposamenak aztertzea halako proiektu baten ikuspegitik.
Euskararen ezagutza eta gaitasuna ziurtatzen dituzten hainbat agiri bateratu egin ditu Eusko Jaiularitzak aste honetan, Europako Kontseiluak onartutako Hizkuntzen Europako Marko Bateratuaren B-1, B-2, C-1 eta C-2 mailekin. Dekretuak parekatzen ditu HAEE-IVAP-ek, HABEk, Osakidetzak, Ertzaintzak, Hezkuntza Sailak, Euskaltzaindiak (D agiria), Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak (EGA) eta Hizkuntzetako Eskola Ofizialek emandako agiriak, bakoitzaren baliokidetzak ezarriz.
Soziolinguistika Klusterrak antolatuta datorren otsailaren 20an burutuko da II. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia Donostiako Miramon Zientziaren Kutxagunean. Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan ari direnei zuzentzen zaie, eta, beraz, ikerlarien, unibertsitateko irakasleen, eta ikastetxeetan, lan munduan eta administrazioan euskararen normalkuntzan ari direnen topagune izan nahi du. Horretarako, hitzaldi eta tailerrak izango dira eskura dauden datuak partekatzeko eta horien inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko.
Maite Goñi Sei IKTeroak sekulako lana egin zuen duela gutxi: EGA mailarako paperean argitaraturiko azterketak informatizatu, eta sarean jarri, paperekoak jarraitu barik, galde-erantzunak sarean testeatu ahal izateko. Euskal administrazioarentzat, eta euskara maila hobetu eta zertifikatu nahi duten guztientzat, sekulako mesedea. Eta etorri da ordaina: Administrazioak esan dio azterketok saretik kentzeko. Agur, EGA ariketak online! Eguneraketa, 10.45: Irakurri, Teketenek bidalitako loturan, digitalizazio lana nola egin zen: zaila da ulertzen herri-administrazioaren jarrera hau.