Teknologia albisteak
4

Bai Euskarari Ziurtagiriaren 2009ko publizitate kanpaina martxan da

Ziurtagiriaren Elkartea
2009-06-10 : 17:06

Balioa eta berrikuntza lelopean, abian da dagoeneko Bai Euskarari Ziurtagiriaren 2009ko publizitate kanpaina.

Publizitatea

5

Putxerazo hitza gaztelera dela? Alemana, nire ustez!

Eli
2009-06-10 : 14:06

Hau filologo batek erantzun beharko luke baina badut susmoa gazteleraz erabiltzen den pucherazo hitza ez dela Gaztelako estepatan sortu. Nire ustez litekeena da pucherazo alemanerazko Putsch hitzetik etortzea, hau da, estatu kolpea adierazteko berbatik. Mezu honen erantzunetan azaldu da Eliren iritzia, baina Mitxelena XVI.aren baimenarekin, gure filologo-arima euskotarrak portadara ekartzera behartu gaitu.

1

Ahotsak.com proiekturako langile bila

ahotsak.com
2009-06-09 : 09:06

Ahotsak.com egitasmoak Euskal Herriko ahozko ondarea biltzea du xede. Lan horretarako hiru langile berri behar ditu. Hasiera batean urtebeterako kontratua litzateke, baina luzatzeko aukerarekin. Interesatuta daudenek ekainaren 26ra arteko epea dute euren eskaera bidaltzeko.

Zergatik da ulergaitza Itzulpen Automatiko Estatistikoa?

Kepa Sarasola. Ixa taldea
2009-06-05 : 10:06

Itzulpen Automatiko Estatistikoaren teknologiak hamar urte ditu. Arrakasta handia lortu du hainbat hizkuntzarekin. Euskararekin aplikatzeko baina, arazoak agertzen dira, testu itzuli asko lortzea zaila delako, baita Google-entzat ere. Irlandatik datorren astean etorriko den Andy Way adituak Donostian teknika horri buruz hitz egingo digu: "Zergatik da ulergaitza Itzulpen Automatiko Estatistikoa? Ikuspegi historiko bat"

Obamaren Youtubeko bideoak katalanez (eta hainbat hizkuntzatan) azpidatziak

Sustatu
2009-05-29 : 10:05

Irakurle batek hemen aipatutako AEBetako Gobernuaren eta Etxe Zuriaren Youtubeko kanaletan, nobedade interesgarri bat ere badago. Azpitituluak hainbat hizkuntzatan irakurtzeko aukera, baita katalanez ere.


Argazkiak.org | Obamaren Youtube kanalean katalana © cc-by-sa: sustatu

4

Euskaltzaindiaren zirilikoaren araua: ez Pushkin eta Jivago, baizik eta Puxkin eta Zhivago

Sustatu
2009-05-19 : 11:05

Duela egun batzuk alfabeto zirilikoaren zenbait bertsio transkribatzeko araua ofizialdu zuen Euskaltzaindiak. Ohikoak bihurtutako zenbait formulatan, atzera egin beharko da ondorioz. Adibidez, Pushkin idatzi behar zen idazlearen izena zenbait araubideren arabera (Berriaren estilo liburua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren jarraibideak edo Elhuyarren Munduko pertsona-izenak liburua). Ba araua ofiziala denez orain, ez da Pushkin, baizik eta Puxkin.

IRI Eleaniztasunerako enpresen elkartea sortu da

Iberba Euskara Zerbitzua
2009-05-09 : 12:05

Maiatzaren 7an, Bartzelonan, IRI Eleaniztasunerako enpresa elkartea aurkeztu da. Enpresa eta erakundeek bezeroekin dituzten komunikazioetan Estatuko hizkuntza ofizialak sartzen laguntzeko sortu da IRI Eleaniztasuna.

1

Mendebalde Kultura Alkarteak jardunaldiak antolatuko ditu asteburuan

Mendebalde Kultura Alkartea
2009-05-05 : 10:05

Urtero legez, Mendebalde Kultura Alkarteak jardunaldiak antolatu ditu Bilbon asteburu honetarako, "Transmisinoa eta erabilerea" delarik berauen gai nagusia. Euskaltzaindiko aretoan izango dira (Plaza Barria 15), bariku arratsalde eta zapatu goizean.


Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratu berriak kaleratu ditu Soziolinguistika Klusterrak

Soziolinguistika Klusterra
2009-05-01 : 01:04

Zer egin euskara norbere erakundean normalizatzeko? Galdera horri erantzuna bilatu nahi dio Soziolinguistika Klusterrak, 2007. urtean abiatu zen Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak proiektuaren bidez.

1

Hezkuntza ministerioa webgunea zuzentzen hasi da; ministroari galderarik ez oraingoz

Sustatu
2009-04-29 : 16:04

Espainiako Hezkuntza ministerioa itzultzaile humanoak erabiltzen hasi da bere oharrak Interneten jartzeko, joan den astean jakinarazitako Gabilondo aingeruaren aferaren ondoren. Bitartean, EAJk joan den astean agindutako ministroarentzako galdera ez da behintzat gaurko Espainiako Kongresuaren kontrol-saioaren gai-ordenean agertzen.

EITBren materialak, Euskaltzaindiaren Lexikoaren Behatokiaren corpusa osatzeko

Sustatu
2009-04-29 : 11:04

Euskaltzaindiak eta EITBk hitzarmena sinatu zuten duela egun batzuk, Lexikoaren Behatokia deritzan egitasmoa garatu dezan Euskaltzaindiak. Asmoa ikerketarako testu-corpus etiketatu eta linguistikoki antolatu bat prestatzea. Euskaltzaindiak prosa arruntezko corpusa prestatu nahi du, bai lexikoaren erabileraren azterketak egiteko, bai eta lexikoari dagozkion arauak eta gomendioak dokumentatzeko ere.

3

Labayru hiztegia sarean

Sustatu
2009-04-28 : 12:04

Labayru Hiztegia, Bizkaiera eta Batua (b)uztarturik 2003ko lan bat da, baina duela egun batzuetatik hona, Interneten dago. 60.000 sarrera nagusi daude, eta 90.000tik gora adiera.

EAEko mapa soziolinguistikoa eta atzerritarrak

Sustatu
2009-04-28 : 09:04

Eusko Jaurlaritzak egindako IV. Mapa Soziolinguistikoaren azterketa 2006ko egoeraz gain, 1986tik hona izandako bilakaera aztertzen du dokumentuak, eta alor batzuetan izandako aldaketa nabarmena da, grafiko honek erakusten duena, adibidez:


Argazkiak.org | IV. Mapa soziolinguistikoa © cc-by-sa: herri.admin

Euskararen Jatorriaren 4. Biltzarra: Iruña Okako ostrakak egiazkoak ala gezurrezkoak?

Euskararen Jatorriaren Elkartea
2009-04-23 : 14:04

2005eko azaroan Arantzazun egin genuen Euskararen Jatorriaren Lehenengo biltzarretik hona gai asko landu dira gure hizkuntzaren historian sakondu nahi duen ekimen honetan. Aurten, Maiatzaren 23an, gaur egun pil-pilean dagoen gai bat aztertzeari ekingo diogu: Iruña Okako ostraka euskaldunak.

‘Euskaraz seguruago’ kanpaina abiatuko dute Kontseiluak, Ziurtagiriaren Elkarteak eta Behatokiak

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
2009-04-21 : 19:04

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Ziurtagiriaren Elkarteak ‘Euskaraz seguruago’, aseguru-etxeetan eragiteko ekintza-plana abiatuko dute. Kanpainaren nondik norakoak azaldu dituzte prentsaurrekoan.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››