Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskaltzaindiaren zirilikoaren araua: ez Pushkin eta Jivago, baizik eta Puxkin eta Zhivago

Sustatu
2009-05-19 11:05

Maiatzaren 5ean jakinarazi zuen Euskaltzaindiak bere 156. araua, Alfabeto zirilikoaren transkripzio-sistemari dagokiona. Errusiera, ukrainera, bielorrusiera eta bulgarierari dagokio araua, nahiz eta alfabetoak beste hizkuntza batzuetan ere erabiltzen den. Plazaberri albistegian argitaratu zen berria, eta PDF erako txosten osoa ere kaleratu du akademiak.

Arauetan badago aldaketarik azken urteotan ohikoak bihurtu diren transkripzio batzuekin.

Bereziki zirilikoan ageri diren Ж eta Ш letren kasuan

Ж J bezala transkribatu izan da euskaraz azken urteotan, eta Ш SH gisa. Honela ageri dira bi letra horiek behintzat hiru iturritako transkripzio proposamenetan:

  • Berriaren Estilo Liburua
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren onamastikarako jarraibideak (2005. urteko dokumentu bat, PDF eran hemen

    duzue).

  • Elhuyarren Munduko pertsona-izenak eta Munduko toki-izenak liburuak.
  • Euskaldunon Egunkariaren Estilo Liburuaren lehen bertsioetan, X proposatzen zen Ш letrarentzako, ez oraingo Berriakoan bezala, baina Ж letrarentzako, J ordea, orain Euskaltzaindiak okertzat eman duena.

Beraz, orain Euskaltzaindiaren arau ofizialean esaten da Ж transkribatzeko ZH erabili behar dela eta ez J, eta Ш transkribatzeko X, eta ez SH.

Hona izen batzuetan nola aplikatzen diren arau horiek, eta beste batzuk, Euskaltzaindiaren dokumentutik ateratako taulan:


Argazkiak.org | Zirilikoa euskaraz: adibidea © cc-by-sa: sustatu

Aldiz, orain arte ikusi izan diren arauen berri ematen du beste taula honek, Hezkuntza sailaren 2005.eko dokumentu horretakoa:


Argazkiak.org | Zirilikoa, ohiko transkripzioa euskaraz 2009 arte © cc-by-sa: sustatu

Adibide parearekin jartzeagatik, bi izen ezagun samar: musikari bat eta literaturako doktore ezagun hori...

Shostakovitx (lehen) / Xostakovitx (orain) / Шостако́вич

Jivago (lehen), Zhivago (orain) / Живаго

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu