Mendebalde Kultura Alkarteak jardunaldiak antolatuko ditu asteburuan
2009-05-05 10:05
Urtero legez, Mendebalde Kultura Alkarteak jardunaldiak antolatu ditu Bilbon asteburu honetarako, "Transmisinoa eta erabilerea" delarik berauen gai nagusia. Euskaltzaindiko aretoan izango dira (Plaza Barria 15), bariku arratsalde eta zapatu goizean.
Luis Baraiazarra omenduko da bertan, Juan Luis Goikoetxeak egingo duelarik gorazarrea. Jardunaldietara joateko, 2095-0000-70-902270776-0 kontuan 30 euro ordaindu behar dira (10 euro ikaslea izatekotan) maiatzaren 7a baino lehen.
EHUko Irakasle Eskoletako ikasleentzat aukera askeko kreditu baten balioa izango du jardunaldietara etortzeak.
Erantzunak kargatzen...