Putxerazo hitza gaztelera dela? Alemana, nire ustez!
Hau filologo batek erantzun beharko luke baina badut susmoa gazteleraz erabiltzen den pucherazo hitza ez dela Gaztelako estepatan sortu. Nire ustez litekeena da pucherazo alemanerazko Putsch hitzetik etortzea, hau da, estatu kolpea adierazteko berbatik. Mezu honen erantzunetan azaldu da Eliren iritzia, baina Mitxelena XVI.aren baimenarekin, gure filologo-arima euskotarrak portadara ekartzera behartu gaitu.
Hitza asko zabaldu zen 1923. urtean Hitler eta koadrilak München hiriko garagardotegi batetik egindako estatu kolpe saioaren ondoren. Almanez, Hitlerputsch edo Hitler-Ludendorff-Putsch esaten diote gertaerari.
Horrez gain, alemanez baditu hitzak beste aldaerak: Putschen aditza litzateke, estatu kolpea jo esateko. Eraberean, kolpista esateko Putschist erabiltzen da.
Beraz, pucherazo euskaraz, hirugarren eskuko mailegua izango litzateke, hau da, gaztelaraturiko alemana euskaratuta.
Noski, konturatzen naiz, igandean gertaturikoa ikusita hitzen jatorriaz hitz egitea askori putchsaren hurrengoa irudituko zaiola.
Barkatu beraz.
Erantzunak kargatzen...