Sustatu logoa Teknologia albisteak

Labayru hiztegia sarean

Sustatu
2009-04-28 12:04

Labayru Hiztegia, Bizkaiera eta Batua (b)uztarturik 2003ko lan bat da, baina duela egun batzuetatik hona, Interneten dago. 60.000 sarrera nagusi daude, eta 90.000tik gora adiera.

Hauxe da helbidea:

http://zerbitzuak.labayru.org/diccionario/hiztegiasarrera.asp

Halaxe azaltzen dute lan hau webgunean bertan:

Labayru Hiztegiak euskera baturako onarturik dagozan berbakaz batera, bizkaiera idatzirako finkatu diran hitzak be badakarz. Ereduaren aldetik, horretara, hiztegi hau arauemoilea edo araugilea da, neurri handi baten behintzat, bizkaierari zein batuari jagokonez. Bizkaiera eta batua erregistroetako berba baliokideak botoi baten bidez loturik dagoz hiztegi online honetan; berba bikoteok euskalkien botoia goian dabela agiri dira beti. Konturako, ule bizkaierazko hitzak ile batuzko berbakidera eroango zaitu goiko botoi horri sakatuta; eta bestetara be bardin-bardin, hau da, iletik ulera joan zeintekez lotura-botoi hori erabilita.

Egileak Adolfo Arejita, Nagore Etxebarria, Asier Astigarraga eta Akaitze Kamiruaga dira. 60.000 sarrera nagusi daude, eta 90.000tik gora adiera. Informazio gehiago PDF honetan.

Errepaso bat emanda, ezaugarri hauek ikusi dizkiogu tresnari:

  • Bilatzaile ona dauka, erraza eta azkarra. Euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara bilaketak (hala ere, ez daude lotuta, gaztelaniazko hiztegiko hitz batetik ezin da euskarazkora igaro).
  • Sinomimoak eta aldaerak kontsultatzeko aukera dauka eta hiztegia oso ondo dago hornituta alderdi horretan.
  • Hitz bakoitzak bere URLa du, adibidez, Sustatu. (pena da URLak gaztelaniaz izatea, euskarazko hainbat proiektutan gertatzen den moduan).

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu