Patxi Lopezen klaseetako piperrak eta euskarari buruzko usteak Legebiltzarrera iritsiko dira
Herenegun, Patxi Lopezen igandeko gehigarri bateko elkarrizketaz jardun genuelarik, erreparatu genion eskumuturrean zeraman gailu ustez sendatzaileari. Baina Sustatuzaleoi esker elkarrizketa irakurri genuen ondoren, eta agian albisteago bihurtu da, euskaraz klaseetan piperra egiten duela edo Ibar Ezkerreko euskararen historiaz ze uste dituen lehendakariak. Gaia, orain, Eusko Legebiltzarrera heldu da.
Izan ere, Aralarrek, Mikel Basabe legebiltzarkidearen bidez, interpelazioa egingo dio Lopez lehendakariari azal dezan zer esan gura duen "Ezkerraldean inoiz ez dela euskaraz egin" dioenean. Era berean, lehendakariari eskatuko dio, hurrengo kontroleko plenoan, azaltzeko zer esan gura duen "euskara konplikatua" dela esaterakoan, baita ere zergatik egiten dituen piper asko, aurrekontu publikoetik ordainduriko eskoletara joateari utziaz.
Bi urterako 73.000 euroko aurrekontua dute Patxi Lopez lehendakariaren euskarazko klaseek.
Aralarren galderak Patxi Lopezen elkarrizketako esaldu honetan du jatorria:
Yo es que soy de la margen izquierda, una zona donde no se ha hablado euskera nunca. Y el euskera es complicado. Además, hago muchas piras.
Horrez gain, beste hau ere esan zuen Lopezek, euskararen normalizazio politikaz:
...Queremos racionalizar esa situación, adaptarla al sentido común. Cualquier persona que vaya ante la Administración y quiera ser atendida en euskera tiene derecho a ello, pero hay sitios en que eso ni se ve ni se necesita. Siempre se pone el mismo ejemplo: el cirujano al que se le puntúa más por saber euskera que por saber operar. Bueno, todo eso va a desaparecer, para que lo que de verdad puntúe sea la profesionalidad.
Hemen dago elkarrizketaren hasiera. Zirujauarena 3. orrian dago, eta piper egitearena, 4.ean.
Erantzunak kargatzen...