Sarea josten gabiltza Getxon
2010-04-08 17:04
Sarea josten ekimen irekia, herrikoia eta horizontala da. Irekia denez, bertan parte hartu dezakegu euskararen alde lan egiteko prest gauden euskaldun eta euskaltzale guztiok. Herrikoia denez, herriko taldeak, elkarteak, eragileak eta norbanakoak gara protagonistak. Eta horizontala denez, denon artean erabakitzen dugu sarea nola josi.
Oso esparru ezberdinetako partaideak gabiltza sarea josten: dantzariak, komunikabideetako langileak, feministak, kirolariak, ikastetxeetako guraso, ume zein irakasleak... Ezberdinak gara baina helburuak batzen gaitu: euskararen alde lan egin.
Erantzunak kargatzen...