Sustatu logoa Teknologia albisteak

Googlek euskara gehitu du bere "GTranslate" itzulpen-aplikazioan

Joseba
2010-05-14 10:05

Google-ren sareko itzulpen zerbitzua da Translate ezaguna, eta orain dela ordu gutxi jakinarazi duenez, beste bost hizkuntza aukera eskainiko ditu gaurtik aurrera: Euskara, Azerbaiyanera, Armeniera, Urdua eta Georgiera.

Gaur gehitu diren bost hizkuntzak Alpha egoeran daude; garapen fasean, alegia. Hortaz, itzulpenak ez dira beste hizkuntzetan bezain zehatz eta zuzenak.

Hala ere, datozen hileetarako hobekuntzak aurreikusten dituzte Alpha egoera hori gainditzeko (orain hilabete batzuk ere Persiera Alpha egoeran argitaratu zuten arren, dagoeneko kendu diote "Alpha" hori). Norberak ere lagundu dezake tresna hobetzen, itzulpen okerrak aurkitu ahala garatzaileei jakinaraziz.

Gaur gehitu dituzten hizkuntzen artean, guztira, 100 milioi biztanleko populazioa osatzen dugu.

Lehenengo proba

Hona hemen itzultzaile horrekin egindako lehenengo proba. Googleren albistea bera itzuli dugu:

"Google, beti ari gara informazio gehiago ulergarria izan dadin saiatuko da, bat ez auto-YouTube birtuala bilaketa teklatuak edo testu librea itzulpena, web orriak eta Google Translate Dokumentuak eskaintzen dituen estiloak gehituz. 2009an, gure lehen alpha "hizkuntza, Persian, Google Translate on gainera iragarri dugu. Gaur egun, gure ilusioa bost alpha hizkuntzak: Azerbaijani, Armenian gehitzeko, euskara, urdu eta Georgian - hizkuntza kopurua Google Translate buruzko guztira hurbiltzeko 57. Hizkuntza hauek daude oraindik bitartean alfa egoera. Espero gutxiago egotea gure itzulpenak beste hizkuntza batzuetan baino maila altua izan dezakezu, baina oraindik ere laguntza behar dute eleanitza web ulertzen. gogor ari gara lanean "graduondoko" out alpha hizkuntza egoera berri hauek bezala, ez duela zenbait Persian gara harremanetan. Laguntza itzulpen kalitatea hobetzen baita dezakezu."

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu